Gerezi-aranondo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Gereziondo-aranondoa
Hostoak eta fruituak
Hostoak eta fruituak
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Rosales
Familia: Rosaceae
Azpifamilia: Prunoideae
Generoa: Prunus
Espeziea: Prunus cerasifera

Gereziondo-aranondoa (Prunus cerasifera) Prunus generoko zuhaitza da.

Prunus terminoa basaranaren izena da latinez; cerasifera terminoa ere latinetik eratorria da, eta gerezi adierazten du -Prunus aviumaren fruituarekin duen antzagatik-. Prunus generoak 200 espezie baino gehiago ditu, eta loraldi goiztiarra eta ikusgarria -neguaren amaieran, eta hostoak sortu aurretik- da guztien berezitasun nabarmentzekoa.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Hosto erorkorreko zuhaitz txikia da gerezi-aranondoa, 8 m garai nekez gainditzen duena. Zuhaitzaren adaburua zabala eta goranzkoa da.

[aldatu] Zurtoina – Azala

Gerezi-aranondoaren azala leuna eta marroi iluna da.

[aldatu] Hostoak

Hostoak sinpleak, txandakatuak, obalatuak eta meheki horzdunak dira, purpura kolorekoak.

[aldatu] Loreak

Martxotik maiatzera loratzen da gerezi-aranondoa. Loreak -zuriak edo arrosak- bakarka edo multzo txikitan sortzen dira, hostoak baino lehen.

[aldatu] Fruituak

Fruituak udan heltzen dira, eta gerezi txikien antzeko drupa gorriak dira.

[aldatu] Habitata

Jatorriz, Asiako mendebaldekoa da gerezi-aranondoa, baina beste herrialde askotan kultibatu dute espezie apaingarri gisa.

[aldatu] Erabilera

Lorategiak eta parkeak apaintzeko erabiltzen da: gerezi-aranondoaren hostoek kolore purpura dute, eta loraldia -Prunus generoko beste zuhaitzetan bezala- goiztiarra eta ikusgarria da.

Fruituak gordinik jan daitezke, edo marmeladak eta jeleak egiteko erabili.

[aldatu] Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gerezi-aranondo
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak