Baldassare Galuppi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baldassare Galuppi

Baldassare Galuppi, Il Buranello deitua, (Burano uhartea, Venezia, 1706ko urriaren 18a - Venezia, 1785eko urtarrilaren 3a) italiar musikagile barrokoa izan zen. San Markosko koru-zuzendaria izan zen (1762). Katalina II.arentzat lan egin zuen San Petersburgon (1765-1768). Lan asko idatzi zituen (kontzertuak, sonatak, oratorioak). Operak, berrehundik gora egin zituen (Il filosofo di campagna, 1754; Camariera spiritosa, 1766). Goldonirekin batera idatzi zituen opera batzuk.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baldassare Galuppi Aldatu lotura Wikidatan