Balentin Berriotxoa
Balentin Faustino Berriotxoa Arizti, batez ere San Balendin Berri-Otxoa santu izenez ezaguna, (Elorrio, 1827ko otsailaren 14a - Trang-Thu gaztelua, Vietnam, 1861eko azaroaren 1a) erlijioso euskalduna zen, Bilboko elizbarrutiaren bigarren zaindaria San Inazio Loiolakoarekin batera eta Bizkaiko patroia.
Elorrioko Arriola Jauregian jaioa, orduko Goiko kalean (gaurko Berrio-Otxoa), Logroñoko Apaiztegira joan zen 18 urte zitulearik. 1851n abadetu eta bi urte geroago Toledoko fraide-etxean sartu zen.
1856an domingotarra misiolari joan zen Asiara. Filipinetan eman zuen zenbait urte eta Vietnamgo Tonkinen apezpiku izendatua zen 31 urterekin. Hantxe hil zen martiri. Vietnamen Vinh, "garailea" ezizenez ezaguna zen.
1905ean dohatsu bihurtua, 1988an aldarera goratua zen Vietnamgo beste martiriekin batera.
Izena [aldatu]
Euskaltzaindiaren Santutegiko izen ohikoenak deritzon arauari jarraiki, Valentin da izen ofiziala eta ez Balentin edo Balendin.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Auñamendi Entziklopedia
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Elorrioko udal webgunean
- Santutegiko izen ohikoenak