Bangka-Belitung

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:43, 13 iraila 2016

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula Bangka–Belitung (indonesieraz: Kepulauan Bangka Belitung; txinera tradizionalez: 邦加-勿里洞省; pinyinez: Bāng jiā - wù lǐ dòng) Indonesiako 34 probintzietako bat da. Sumatratik gertu dagoen uhartedi bat da, bi uharte nagusi, Bangka eta Belitung, eta eremu txikiagoko asko dituena. 16.424 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 1.281.099 biztanle zituen[1]. Hiriburua Pangkal Pinang da.

Geografia

Iparraldean Hego Txinako itsasoa eta hegoaldean Javako itsasoa ditu. Bangkako itsasarteak Sumatra eta Bangka bereizten ditu, Gaspar itsasarteak Bangka eta Belitung eta Karimata itsasarteak Belitung eta Borneo.

Banaketa administratiboa

Barrutia Azalera
(km2)
Biztanleria
2005eko est.
Biztanleria
2010eko errolda
Biztanleria
2014ko est.
Hiriburua
Pangkal Pinang (hiria) 118,80 145.945 174.838 159.689 Pangkal Pinang
Bangka erregeordetza 2.950,69 246.579 277.193 312.886 Sungailiat
Mendebaldeko Bangka erregeordetza (Bangka Barat) 2.820,61 147.855 175.110 164.555 Muntok
Hegoaldeko Bangka erregeordetza (Bangka Selatan) 3.607,08 148.912 172.476 164.867 Toboali
Erdialdeko Bangka erregeordetza (Bangka Tengah) 2.126,36 133,380 161.075 152.645 Koba
Bangka osoa 11.623,54 822.671 960.692 954.642
Belitung erregeordetza 2.293,69 132.777 155.925 176.041 Tanjung Pandan
Ekialdeko Belitung erregeordetza (Belitung Timur) 2.506,91 87.380 106.432 95.827 Manggar
Belitung osoa 4.800,60 220.157 262.357 271.868

Erreferentziak

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman kemendagri izeneko erreferentziarako
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bangka-Belitung Aldatu lotura Wikidatan