Javako itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Javako itsasoaren kokapena

Javako itsasoa[1] Ozeano Bareko hegoaldean dagoen itsasoa da. 310.000 km² azalera du. Indonesiako uhartediaren erdian dago: iparraldean Borneo du, hegoaldean Java, mendebaldean Sumatra eta ekialdean Celebes. Ipar-ekialdean dagoen Karimata itsasartea Hegoaldeko Txinako Itsasoarekiko lotura da.

Sakonera gutxiko itsasoa da, 67 metrokoa batez bestekoa. 1883ko abuztuaren 26an Krakatoa sumendiaren erupzioa bertan izan zen.

Arrantza ez ezik, turismoa ere eskualdetako ekonomi ituru nagusia da, batez ere, Bali inguruan.

1942ko otsailean eta martxoan, Bigarren Mundu Gerrako batailarik gorriena egin zen Javako itsasoaren uretan. Herbehereak, Erresuma Batua, Australia eta Estatu Batuetako gerraontziak ia osorik txikitu zuten Javan japoniar erasoa.

Erreferentziak [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Javako itsasoa

Koordenatuak: 5°16′00″S 111°43′52″E / 5.266667°S 111.73111°E / -5.266667; 111.73111