Papua (probintzia)
Papua Indonesiako probintzia da, Ginea Berria uhartean kokatua dagoena. Ginea Berriaren medebaldeko erdi ia osoa hartzen du, mendebaldeko muturra salbu; azken hau Mendebaldeko Papua probintzia da gaur egun. 421.981 km2 eta 2.900.000 biztanle ditu (2010). Hiriburua Djadjapura (edo Jayapura) da. Biak uharteak, Sorenarwa, Saja Ampat, Salawati, Waigeo, Misool hartzen ditu. Probintziaren zatirik handiena menditsua da.
Ekonomia [aldatu]
Biztanle gehienek antzinako bizimodua daramate. Petrolioa, kobrea eta intxaur muskatua dira esportatzen diren gai nagusiak.
Historia [aldatu]
1828an holandar gobernuak Ginea Berriaren ekialdea bere inperiora bildu zuen. Merkataritzarekin zerikusia zuten jardueretan aritu ziren holandarrak bertan. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek uhartearen zati hori ia osorik beretu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.