Mendebaldeko Sumatra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mendebaldeko Sumatra

Sumatra Mendebaleko armarria
Armarria
Estatua IndonesiaIndonesia
Hiriburua Padang
Berezko izena Sumatera Barat
IndonesiaWestSumatra.png
Azalera
49.778 km²
Talde etnikoak Minangkabau (%88), Batak (%4), jabatarrak (%4), mentawai (%1)
Biztanleria
Dentsitatea
4.248.931 (2000)
103,1 bizt/km²
Hizkuntzak {{{besterik3balioa}}}
Web www.sumbarprou.go.id

Mendebaldeko Sumatra (Sumatera Barat, edo laburtuta Sumbar) Indonesiako probintzia bat da. Sumatra uharteko mendebaldeko kostaldearen erdian dago eta haren mugak, Indiako ozeanoarekin izateaz gain, beste probintzia hauekin ere ditu: Iparraldean Ipar Sumatra (Sumatera Utara, ekialdean Riau eta Jambi, eta hego-ekialdean Bengkulu. Probintziaren barruan ere Mentawai uharteak daude. Probintziako hiriburua Padang da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marapi mendia

Probintzia Sumatra mendebaldeko kostaldearen erdian dago eta 42.297,30 km2 eremua du. Ezaugarri geografikoen barruan daude ordokiak, sumendiak eta horiek eratutako goi ordokik, Barisan mendia (ipar-mendebaletik hego-ekialdera), eta Mentawai uharteak kostaldearen parean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumatra Mendebalaren historia minangkabau herriarenari lotuta dago. Aztarna arkeologikoen arabera, Limapuluh Koto erregentziaren ingurua minangkabautarren lehenengo bizilekua izan zen. Erregentzia horretan ekialdeko kostaldean amaitzen diren ibai ugari egoteak justifikatzen du uste hori. Izan ere, ezaguna da ibaiek nabigazio-garraiorako bide garrantzitsuak izan direla lehenengo garaietatik joan den azken mendera arte. Bide horretatik iritsiak zirela euren arbasoak pentsatzen zuten minangkabautarrek. Haiek Asiatik (Indotxinatik) abiatuta, Hego Txinako Itsasoan zehar, eta Malaka itsasartean barna, Sumatra ekialdeko kostaldera iritsi eta hortik Kampar, Siak eta Indragiri (edo Kuantan) ibaietan gora Limapuluh Kotoraino. Haietako batzuk inguru hartan geratu ziren eta bertan garatu zituzten euren kultura eta ezaugarri etnikoak.

Hurrengo garaietan eskualde horretara sartu ziren migratzaileekin izandako harremanek aldaketa kulturalak eragin zituzten eta biztanleriaren hazkundea ekarri. Horrela, lurraldea pixkanaka murriztuz joan zen eta orduan Sumatra Mendebaleko beste toki batzuetara hedatu ziren. Batzuk Agam erregentziara joan ziren, beste batzuk, berriz, egungo Tanah Datar erregentziara. Leku bi horietatik urrutiagora ere joan ziren, batez ere Agam erregentziako iparraldean dauden Lubuk Sikapingera, Rao eta Ofir barrutietara. Haietako asko mendebaleko eremuan, kostaldean, kokatu ziren eta beste batzuk Solok, Selayo eta Muara eta Sijunjungeko hegoaldeko inguruan.

Sumatra Mendebalaren historia argiago suertatzen da Adityawarmanen agintalditik aurrera. Horixe da ezagutzen den lehenengo errege minangkabautarra. Majapahiteko erresuma jabatarraren babesa zuen. Adityawarmanek Pagaruyung gobernatu zuen eta eskualde hori da euren kulturaren sorgunetzat jotzen dutena. Adityawarman pertsonarik garrantzitsuenetakoa da minangkabautarren historian eta bere buruari egindako oroigarri askoren aztarna ugari utzi zuen. Errege gobernu-sistema bat ezartzeaz gain, minangkabautarren mundua eratzen lagundu zuen, budismoaren zabalkuntza izanik bere ekarpenik handiena. Erlijio horrek eragin handia izan zuen minangkabautarren bizimoduan eta horren frogak Sumatrako mendebaldean aurkitu dira, egungo izen asko lekuko, esate baterako: Saruaso, Pariangan, Padang Barhalo, Candi, Biaro, Sumpur eta Selo.

Probintziaren aberastasuna garai haietan urregintzak eman zuen.

Adityawarmanen heriotzaren ondotik, XVII. mende erditik, Sumatra Mendebalaren historia konplexuago bihurtu zen. Garai horretan zehar areagotu zen Sumatra Mendebalak inguruko munduarekin zituen harremanak, batez ere Acehekin. Une hartan Acehko sultanerriaren menpe geratu zen bai politikan bai ekonomian, sultanerriak ekonomiaren monopolioa hartuta. Harreman estu horrekin batera Islama sartu zen probintzian eta sinesmen berri hori, funtsezkoa izan zen eskualdeko bizimoduaren gizartea eta kultura osazeko, nahiz eta aurreko sinesmen askok iraun. Sheik Burhanuddin jotzen da islamaren lehenengo aldarrikatzailetzat. Hori eskualdean fedea aldarrikatu baino lehen, Acehen izan zen ikasten.

Acehen eragin menperatzailearen politikak eta ekonomiak ez zuten zoriontsu egin Sumatra Mendebaleko jendea. Azkenean, gero eta handiagoa zen haserreak holandarrak onartzea ahalbideratu zuen eta Aceheko Sultanerriaren zabaltzearen kontra babesa bilatuz, 1663an Painango ituna sinatu zuten. Itunaren bidez, Ekialdeko Indietako Konpania Holandarrak nagusitasuna eskuratu zuen eskualdean eta, bide batez, Sumatra Mendebala kolonialismo garaian sartzea ekarri eta atal berri bat ireki bere historian.

Sumatra Mendebalera iritsi zen lehenengo pertsona mendebaldarra Jean Parmentier esploratzaile frantziarra izan zen 1529an. Hala ere, ekonomia eta politika eraman zituztenak holandarrak izan ziren. Merkatari-flota holandarra 1595-1598. urteetan aritu zen kostaldean zehar. Horietaz gain, Europako beste batzuk ere iritsi ziren: portugaldarrak, ingelesak.

1780 aldean urre meategiak agortuta zeuden eta orduan beste produktu batzuk irabazi iturri bihurtu ziren, hala nola, kafea, gatza, ehungintza eta orokorrean ingelesekin eta estatubatuarrekin izandako merkataritza. Ekonomia berri horrek Agameko merkatari aberatsei ahalbidetu zien Mekarako bidaia egitea. Merkatari horiek euren ondasunetaro babesa bilatzen zuten. 1803an Wahhabitar puritanoek Meka hartu eta gero, erromes batzuk Padri (“Jendeari eskatu”), erromesek ontzia hartu zuten portuaren izena (egun Pidie), minangkabautarraren gizartea bortizkeriaren bidez berritzeko konpromisoa hartu zuten. Jokoa eta oilar-borrokak salatu zituzten, baita opio, tabako eta alkoholaren kontsumoa. Era berean, ohitura matriarkalaren kontra ere jo zuten. Lehenego matxinadan errege familiaren kide gehienak hil zituzten. 1821n holandarrek Imam Bonjolek zuzentzen zuen Padri eraso zuten lehenengoz eta 1838an, Imam Bonjol harrapatuta, gerra amaitu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Indonesiak independentzia eskuratu zuenean Mendebaldeko Sumatra probintzia indonesiarra izatera pasatu zen. Ordutik intelektual, idazle eta politiko asko atera dira hortik.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

West Sumatra Map.png

Erregentziak:

  • Agam - hiriburua: Lubuk Basung
  • Dharmasraya - hiriburua: Pulau Punjung
  • Mentawai Irlak (Kepulauan Mentawai) - hiriburua: Tua Pejat
  • Limapuluh Koto - hiriburua: Payakumbuh
  • Padang Pariaman - hiriburua: Pariaman
  • Pasaman - hiriburua: Lubuk Sikaping
  • Pasaman Mendebala (Pasaman Barat) - hiriburua: Simpang Empat
  • South Pesisir (Pesisir Selatan) - hiriburua: Painan
  • Sawahlunto Sijunjung - hiriburua: Muaro Sijunjung
  • Solok - hiriburua: Solok
  • Solok Hegoa (Solok Selatan) - hiribura: Padang Aro
  • Tanah Datar - hiriburua: Batusangkar

Sumatra Mendebaleko hiririk garrantzitsuenak:

  • Bukittinggi
  • Padang
  • Padang Panjang
  • Pariaman
  • Payakumbuh
  • Sawahlunto
  • Solok

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzian bi talde etniko nagusi dira: minangkabautarra, gehiengoa dena eta Sumatra uhartean kokatua, eta mentawaitarra, Mentawai uharteetan kokatua.

Bakoitzak bere hizkuntza du, lehenengoek minangkabaueraz hiz egiten dute eta bigarrenek, berriz, mentawaieraz.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minangkabautar eta mentawaitar herriak bizi dira probintzia honetan. Lehenengoak Sumatran bertan eta bigarrenak Mentawai uharteetan.

Gehiengoa musulmana da.

Minangkabautarrek prestigioa dute merkatari bezala Indonesian nahiz inguruko herrialdeetan. Atseginak eta abegikorrak izaten dira turistekin eta bestelako bidaiariekin.

Kultura aberatsa dute, arkitekturan ondo islatuak. Euren rumah gadang-ak (etxe handi) ikusgarriak dira beren teilatu kurbatuak, bufaloen adarren irudiko.

Eskulangintza aberatsa, batez ere ehungintzan. Dantza eta arte martzialak, mezu erlijiosoa adierazteko sortuak.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maninjau aintzira

Sumatra Mendebaleko erakarpen turistiko garrantzitsuena bere inguru naturala da. Oihan tropikalak, mendiak, sumendiak, aintzirak, haranak, ibaiak , ur jauziak goi ordokietan, fauna eta landaretza, eta hondartzak Padang inguruetan. Eremu asko babestuta daude nazio parkeen eta erreserben barruan. Minangkabautarren eta mentawaitarren kulturak eta historia ere erakargarriak dira.

Bukittinggi hiria goi ordokian dagoen hiri ezaguna da. Oso egokia horretatik minangkabautarren kultura eta historia ezagutzeko . Eraikuntza, eskulangintza, dantzak, musika eta janaria. Museo eta kulturguneak daude.

Bestaldetik, Mentawai uharteak estimu handian dute surfzaleek eta mentawaitarren antzinako kultura eta bizimodua ezagutu nahi dutenek.

Flora eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere barrutian oihan tropikala duten eremu zabalak daude, zeinetan espezie asko bizi diren: Rafflesia arnoldii (munduko lore handiena), Sumatrako Tigrea, Siamang, Tapi malavoa, Sumatrako Serow, Rusa Peer, Malavan Eguzki Hartza, Bornean Clouded Leopardoa, eta txori eta tximeleta asko.

Bi parke nazional daude: Siberut Nazio Parkea eta Kerinci Seblat Nazio Parkea, baita erreserba natural asko ere: Rimbo Panti Naturaren Erreserba, Batang Palupuh Naturaren Erreserba, Lembah Anai Naturaren Erreserba, Lembah Harau Naturaren Erreserba, Bung Hatta Baso Parke Handia, Beringin Sakti Naturaren Erreserba.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minangkabau Nazioarteko Aireportua ireki berria da, Padangetik 23 km ipar-mendebalera Ketaping, Padang Pariaman erregentzian.


Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumatra Mendebalean badaude kirol talde profesional asko. Ezagunena Semen Padang da, Agus Salim Stadiumean jokatzen ditu bere partidak.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendebaldeko Sumatra Aldatu lotura Wikidatan