Barbara Regina Dietzsch
Barbara Regina Dietzsch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nurenberg, 1706ko irailaren 22a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Nurenberg, 1783ko maiatzaren 1a (76 urte) |
Familia | |
Aita | Johann Israel Dietzsch |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | marrazkilaria eta margolaria |
Lantokia(k) | Nurenberg |
Barbara Regina Dietzsch (Nuremberg, 1706ko irailaren 22a – ib., 1783ko maiatzaren 1a) bavariar margolari eta grabatzailea izan zen, bere irudi botanikoengatik eta, zehazkiago, izadi hilengatik ezaguna.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barbara Regina Dietzsch Nurembergeko hiri estatu inperial librean jaio zen.[2]
Dietzsch familiako hainbat kide (aita Johann Israel, neba Johann Christoph eta ahizpa Margareta) Nuremberg gazteluko gortean aritu ziren lanean eta guztiak ziren margolariak.[2]
Barbara Regina Dietzsch-ek bere ahizpa Margaretari irakatsi zion margotzen.[1]
Nikolaus Christopher Matthes margolariarekin ezkondu zen eta bikotea Hanburgon bizi izan zen.[1]
Azkenean, Nurembergera itzuli zen bizitzera Barbara Regina Dietzsch eta bertan hil zen 1783ko maiatzaren 1ean.[2]
Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Akuarela eta gouache teknika bidezko animalia eta landareen margolanetan espezializatu zen Barbara Regina Dietzsch.[2] Batez ere loreak, txoriak eta maskorrak margotzen zituen.[1]
Bere lanak ezagutzen dira atzealde monokromatikoengatik (sarri marroiengatik).[1] Margolan horiek grabatu bihurtzen zituen gero, gehienetan berak.
Bere lanak hainbat herrialdetan saldu zituen: Alemania, Ingalaterra, Herbeherak eta Frantzia.[2]
Berez, ez zituen liburuak ilustratu, baina bere lanak historia naturaleko alemaniar liburuetan erabili izan dira.[1]
Bere lanak beste artistetan eragin zuen, esate baterako Ernst Friedrich Carl Lang artistan.[1]
Germaine Greeren arabera lan oso zehatzak egiten zituen, baina antzinako ikutua emateko gaitasuna zeukan."[3]
Barbara Regina Dietzschen eta bere familiako beste kide batzuen artean estilo eta gai antzekotasun handiak zeudenez, batzuetan zaila da lanen egilea zehazki nor den jakitea.[2]Dietzsch familiak artea erabili zuen mundu naturala marrazteko, garai hartako Natura filosofiaren eta zientziaren aurrerapenak jarraituz.[2]
Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txikori-belarra, sits tigrekara, tximeleta, barraskiloa eta kakalardoa, XVIII. mendea, Fine Arts Museums of San Francisco[4]
- Txikori-belarra, 1755 inguru, J. Paul Getty Museum[5]
- Passiflora caerulea, urrebotoi lora sorta ranunculus eta tulipa sorta, Royal Horticultural Society Lindley Library-k, 2013an erosia.[6]
Galleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Kardulatzaren estudioa.
-
Lora sorta (Lora larrosak).
-
Txikori-belarra, sits tigrekara, tximeleta, barraskiloa eta kakalardoa.
-
Arakatz adarra, burruntzia, tximeleta eta arra. 1725-1783, National Gallery of Art
-
Blumenstück
-
Anemonak eta tximeleta urdin handia (Phengaris arion)
-
Sagarrondoaren lora
-
Blumengebinde mit Rosen (Rosa), Tulpen (Tulipa), Mohn (Papaver) und anderen Blumen, mit Admiral
-
Gesteck aus Tuberose (Polyanthes), rosa Nelke (Dianthus) und gelber Blume mit Fliege
-
Rosa Rose (Rosa) mit einem braunen Käfer
-
Blumengebinde aus Anemonen (Anemona), Tulpe (Tulipa), Mohn (Papaver), Narzisse (Narcissus) und Aurikel (Primula auricula) mit braunem Schmetterling
-
Orangerote Aurikel (Primula auricula) mit Stachelbeer-Harlekin und sich einspinnender Raupe
-
Gesteck aus Passionsblume (Passiflora), roter Kapuzinerkresse (Tropaeplum) und Vergißmeinnicht (Myosotis), mit blauem Käfer
-
Blumenkorb mit Tulpen, Levkojen, Rittersporn und anderen Blumen auf einem Tisch
-
Blumengebinde mit roter Ranunkel (Ranunculus), weißer Tazette (Narcissus tazetta) und blauer Blume (?) mit Postillon
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e f g Gaze, Delia; Mihajlovic, Maja; Shrimpton, Leanda (1997): Dictionary of Women Artists: Artists, J-Z. Taylor & Francis. 459. or. ISBN 978-1-884964-21-3..
- ↑ a b c d e f g "Barbara Regina Dietzsch". Collections. Fine Arts Museums of San Francisco. 2023-12-06 kontsultatua.
- ↑ Germaine Greer (2 June 2001). The Obstacle Race: The Fortunes of Women Painters and Their Work. Tauris Parke Paperbacks. 247. or. ISBN 978-1-86064-677-5..
- ↑ Rinaldi, Furio (2021-04-21): "The Wild Inventiveness of Barbara Dietzsch: a Dandelion with a Tiger Moth, a Snail, A Beetle, and a Butterfly" In Fine Arts Museums of San Francisco. Kontsultatua: 2023-12-07.
- ↑ "Dandelion". Collection. The J. Paul Getty in Los Angeles. Kontsultatua: 2023-12-07.
- ↑ "Botanical Art Collections in the RHS Lindley Library - Occasional Papers from the RHS Lindley Library, volume 16, June 2018" Kontsultatua: 2023-12-07.