Basoilo handi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basoilo handi
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Gruiformes
Familia: Otididae
Generoa: Otis
Linnaeus, 1758
Espeziea: Otis tarda
Linnaeus, 1758
Hedapen mapa

Basoilo handia (Otis tarda) otidae familiako hegaztia da[2], Eurasian bizi dena. Otis bere generoan espezie bakarra da.

Europa osoko lehorreko hegazti handiena da[3]. Hegoaldeko eta erdialdeko Europako eskualde epeletan bizi diren espezimenak ez dira migratzaileak, Asiakoek berriz, hegoalderantz jotzen dute neguan.

Basoilo handia Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko azken basoilo handiak Nafarroako Bardeetan daude.

Garai batean Nafarroako Erriberan oso ugari izan omen ziren hegazti hauek, baina beraien kopurua erabat urritu da azken hamarkadetan. 1971. urtean egindako kontaketa batean 21 basoilo besterik ez ziren zenbatu Bardeak eta Erriberri zein Castejongo lautadan. Urte honetan beste talde bat, 22 alekoa, ikusi omen zuten Leringo Lautadan[4], baina kasu honetan negua han igarotzen ari ziren hegaztiak ziren.

Francisco Purroy ornitologo nafarrarentzat populazio galera gogor honen arrazoirik nagusia ehiza zuzena izan da. Ez bakarrik suzko armen bidez, baizik eta esate baterako azenario batekin ezarritako amuak erabiltzen, oso eraginkorrak hegazti hauek harrapatzeko. Hegazti hauen tamaina handiak oso erakargarriak egiten zituen ehiztarientzat.

Ohikoa zen Erriberan ere hegazti hauek gauean harrapatzea kriseilu eta dunbak erabiliz.

Basoilo handiak babestuta baldin badaude ere, beraien kopurua ez da asko emendatu azken urtetan eta egun ere desagertzeko zorian daude Euskal Herritik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2.   Gorman, Gerard (1996), The Birds of Hungary, Londres: Helm (A&C Black), ISBN 0-7136-4235-1 .
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. www.pajaricos.es
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basoilo handi Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Otis_tarda


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.