Bayano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bayano
Bizitza
JaiotzaXVI. mendea
HerrialdeaEspainiar Inperioa
HeriotzaSevilla, XVI. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerreboltaria eta Erresistentziaren kidea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBayano Wars (en) Itzuli

Bayano (Ballano, Vallano edo Bayamo) XVI. mendeko esklabo egindako afrikar matxinatuen buruzagia izan zen Panaman, beltz zimarroia. Bayanoren matxinadak bezala ezagutzen direnak zuzendu zituen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaioterria ezezaguna bada ere, bi hipotesi dira. Batetik, fray Pedro de Aguadoren arabera, Sierra Leonako Mandingen kidea zen.[2][3] Bestetik, yoruba zela, hizkuntza horretako bayanni hitzak trumoiaren jainkoaren fededunek gurtzen duten idolo edo objektu bat izendatzen duelako.[4]

Bayanoren matxinadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matxinada noiz hasi zen ez dago argi. Batzuen arabera, atlantikoa zeharkatzen zuen beltz tratularien itsasontzian hasi zen. Besteen arabera, Kolonbiarekin mugan dagoen Darién probintziara, Panamara, iritsi ondoren.[5]

Iturriaren arabera, 400 eta 1.200 zimarroi artean batu zituen eta Ronconcholon izeneko palenque bat ezarri zuten egungo Chepo edo Bayano ibaitik gertu. Bost urte baino gehiago iraun zuten gerrillari-gerran, beren komunitatea eraikitzen ari zirela. Espainiarrek, Carreño kapitaina buru zutela, palenquea suntsitu eta Bayano bera harrapatu zuten. Francisco Carreño kapitainak gobernadorearen aurrera eraman zuen. Honek Bayanoren krimenak eta lapurretak barkatu eta bake-hitzarmen bat sinatu zuen harekin, aske utzita.[3] Bayano eta bere kideak erresistentzia agertzen jarraitu zuten.[3]

Atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, Pedro Urtsuak Bayano eta bere 300 soldadu atxilotu zituen. Bayanoren kideak Panamatik kanpora saldu zituzten, berriro antolatu ez zitezen.[3] Aguadoren arabera, Peruko erregeordeari, Hurtado de Mendoza, bidali zion Bayano, Limara.[6] Honek berriz Espainiara bidali zuen, Sevillara hain zuzen ere.[2][3]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panamako hainbat eremu geografikok Bayanoren izena daramatzate, besteak beste, Bayano ibaia, Bayano lakua eta Bayano kobak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Charles C. Mann: 1493. Uncovering the New World Columbus Created, Vintage Books, New York City, 2012, p. 449.
  2. a b c Pedro de Aguado: Historia de Venezuela, libro 9, capítulos 9–13
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) Hidalgo Pérez, Marta. (2019). ««Volviendo a los valientes cimarrones»: Visiones e historia del cimarronaje en Panamá a través de los versos de la dragontea de Lope de Vega» Boletín Americanista, año lxix, 2 (Barcelona) 79: 113-130. ISSN 0520-4100..
  4. (Gaztelaniaz) Tardieu, Jean-Pierre. (2009). Cimarrones de Panamá: la forja de una identidad afroamericana en el siglo XVI. Iberoamericana Editorial ISBN 978-84-8489-456-8. (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  5. Emmanuel K. Akyeampong, Henry Louis Gates, Jr. (editor.): Dictionary of African Biography, volumen 1 (Abach–Brand), Oxford University Press, New York 2012, p. 406
  6. «Ursúa Díez de Armendariz, Pedro de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]