Bidaia gida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bidaia giden erakusketa Japonian

Bidaia gida turista edo bidaiarientzat propio prestatu den liburua da. Hiri edo lurralde bati buruzko geografia eta historiako informazio orokorra izaten du, hirietako planoak, lurraldeetako mapak eta bertoko historiaren laburpena.

Bidaia gidek bertoko kultura nagusiaren edota kultura nagusien berri ere ematen dute.

Garai batean bidaia gidak liburu edo liburuska formatuan agertzen ziren. Egun, hainbat bidaia gida formatu elektronikoetan agertzen dira edo webgune bilakatu dira.

Bidaia gidetan geografia eta historia informazioarekin batera: hotel, ostatu, jatetxe eta beste hainbat zerbitzuren berri ematen da; osasun-zerbitzuen berri, aisialdi aukeren berri...

Batzuetan, bertoko hizkuntza nagusian edo bertoko zenbait hizkuntzatan oinarrizko elkarrizketak egiteko elkarrizketa-gida laburrak ere agertzen dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bidaia gida Aldatu lotura Wikidatan