Biescas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Biescas

 Aragoi
Biescas
Biescasko irudia.
bandera

armarria

Izen ofiziala Biescas
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
 Espainia
 Aragoi
Flag of Huesca (province).svg Huesca
Alkatea Luis Sebastián Estaún García (PAR)
Koordenatuak

42°37′42″N 00°19′16″W / 42.62833°N 0.32111°W / 42.62833; -0.32111Koordenatuak: 42°37′42″N 00°19′16″W / 42.62833°N 0.32111°W / 42.62833; -0.32111

Biescas non dagoen adierazten duen Aragoi-ko/-go/-eko mapa
Biescas
Biescas non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Biescas
Eremua 189,09 km2
Distantzia 72 km Huescara
Postakodea 22630
Biztanleria 1.589 bizt (2012)
Dentsitatea 8,4 bizt/km²
http://www.biescas.es/


Biescas Huescako udalerria da. Udalerri honetan istripu bat gertatu zen eta honen ondorioz oso ezagun egin zen 1996an. Urte horretako abuztuaren 7an uholde bat egon zen eta Las Nieveso kanpaleku edo kanpinean akanpatzen zeuden 87 pertsona hil ziren, horietatik 12 Euskal Herrikoak ziren. Hildakoaz aparte beste 183 pertsona zauritu ziren.

Biescaseko hondamendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996. urteko abuztuaren 7 hartan, ekaitz arriskuaz ohartarazi zuten Aragoiko hainbat tokitan. Biescas inguruan, zerua beltz bilakatu zen hondamendia gertatu baino ordu batzuk lehenago. Baina kanpalekuan ziren turistek nekez pentsa zezaketen gero gertatu zena gerta zitekeenik. Ordubetean 170 litro ur bota zituen metro koadroko. Euri jasak uholde izugarria eragin zuen: 500 metro kubiko segundoko. Uholde horrek 13.000 tona sedimentu mugiarazi eta eraman egin zituen arrastaka. Sakanari eusteko eraikitako ia 30 presak behera bota zituen uholdeak. Minutu eta erdi eskasean. 50eko hamarkadan eraikitako hustubide artifiziala butxatu egin zuen uholdeak, eta, ondorioz, beste irteera bat bilatu zuen pilatutako materialak. Aras eta Gallego ibaien elkargunearen ondoan aurkitu zuen uholdeak behar zuen tokia; Biescasko Nieves kanpalekua zegoen zelaian, alegia.

Adituen iritziaren kontra

Hainbat adituk kanpalekua hor jartzea «oso arriskutsua» zela ohartarazi zuten hori proiektu bat besterik ez zenean. Baina Aragoiko Administrazioak ez zituen adituen txostenak kontuan hartu. Emilio Perez Bujarrabal adituak salatu zuen berak kokapen horren kontra egindako txostena kanpalekuaren inguruko informazioa biltzen zuen karpetatik kendu egin zutela. Perez Bujarrabalek ez zuen ontzat jo kanpalekua zegoen tokian egiteko aukera.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Biescas Aldatu lotura Wikidatan