Boio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Boioak, Galian jatorria zuten zeltar herri bat izan ziren, garai goiztiarretatik gorpu errausketa praktikatzen zutena. Bi taldetan banatu ziren, Europa erdialdera abiatu zen bat, eta Italiako penintsularen iparraldean barneratu zen beste bat.

Talde hauetako bat, gaur egun Txekiar Errepublikako eskualdeetako bat den Bohemian finkatu zen K. a. V. mendean, eta, aditu batzuen arabera, eskualdeari izena eman zioten, Bohemiak, dirudienez, boioen bizilekua esan nahi baitu. Eskualdetik, markomanoek kanporatu zituzten I. mendean.

Beste taldea, Italian sartu zen K. a. 400 inguruan, senoiekin batera, eta Po ibaiaren haranean finkatu ziren. Felsina etruriar hiriak, bere izena, Bononia izen zeltarragatik aldatu zuen (egungo Bolonia dena), boioen hiriburu bihurtu zen hiria.

K. a. 218an eta Bigarren Gerra Punikoa gertatzen ari zen bitartean, Anibalen tropei laguntza eman zieten. Urte batzuk beranduago, K. a. 191n, Erromak behin betirako garaitu zituen, errepresalia krudelak jasanez eta Alpeen beste aldera erbesteratuak izanez.