Botilako ur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingurumen arazo larria ekartzeaz gainera, botilako urak uraren pribatizazio modu bat da.

Botilako ura gizakien kontsumorako enpresek botiletan saltzen duten ura da. Uraren kalitatea gero eta eskasagoa izanik, botilako ura negozio itzela bilakatzen ari da eta uraren pribatizazioaren beste isla bat besterik ez da, ur garbi eta osasuntsurako pertsona guztiek duten eskubidea kolokan jarriz eta historian publikoak izan diren iturburuak multinazionalen eskuetan utziz. Aldi berean, ur-botilak gehienetan plastikozkoak direnez, horrela banatzen diren urek ingurumen arazo larria sortu ere egiten dute, hondakinak sortuz eta energiaren alferrikako kontsumoa ekarriz

Azken 30 urteetan mundu osoan botilako ura geroz eta gehiago erabili izan da eta bere hazkuntza erritmo konstantean gertatu da: urtean %12. Mundu guztian Mendebaldeko Europan kontsumitzen dugu botilako ur gehien: batez beste pertsonako eta urteko 85 litro. Botilako ura saltzeko erabili diren publizitatearen erakargarriak honako hauek dira: araztasuna, edertasuna, kirola eta, batez ere, osasuna. Horren eraginez, kontsumitzaile askorentzat botilako ura txorrotako ura baino seguruagoa da eta zapore hobea du.

Botilako ur-motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botilako uraren kategoria batzuk daude:

  1. Ur purifikatuak: hornidura-sistema publikoetatik (kanilako urak) datozen urak dira. Honako prozesuak izaten dituzte: arazketa, mineralak eranstea, ontziratzea eta konpainia pribatuek banatzea.
  2. Iturburuetako urak: iturburu identifikatuetatik datoz eta botiletan sartu baino lehen prozesatu egiten dira.
  3. Ur mineral naturalak : kalitate handiagoko iturrietatik datozenak, hau da, mineralengatik famatuak direnak eta Europar Batasunak legez erregulatuta.

Edukia mineraletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FAO eta OMEren arabera, zenbait ur mineral oinarrizko mikro elikagaiak (besteak beste, kaltzioa) eskuratzeko erabilgarriak izan arren, mineralen gutxieneko kontzentrazio gomendatuak azaltzeko jarraibiderik ez dago. Halaber, zalantza dago kanilako urarekiko botilako urak egiten duen mineralen ekarpen osagarriari buruz, biek mineralak baitituzte.

Ur mineralak ez dira tratatzen, beraz, ioi edota katioi baten edo batzuen kontzentrazio gehiegi dute. Horregatik, marka erregularki aldatzen ez bada, giltzurrunek sufritu egiten dute eta, are gehiago, kalkuluak sor daitezke. Horregatik, zenbait markek ona delakoan desmineralizazioez ohartarazten dute. Botilako urak mineral gehiegi izan ditzakeela adierazten duen adibidea honakoa izan daiteke: ez da bitxia giltzurrunetarako gogorrak diren sendagaiak kanilako urarekin edan behar direla aipatzea.

Ur minerala ez da osasuntsuagoa

Segurtasuna eta osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanilako ura elementu kimikoz, organikoz eta fisikoz kutsa daiteke. Hodietatik banatzen den sistemetan kutsatzen duten eragileak kontrola daitezke eta, beraz, biztanle guztien osasuna bermatzeko arauak agindu daitezke.

Zenbait substantzia kontrolatzeko zailago dira botiletan kaniletan baino. Botilak tutuetatik datorren ura baino denbora gehiago egoten dira biltegietan eta, gainera, tenperatura altuagoan.

Negozio itzela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko merkatuan nagusitzen ari den joera honako hau da: ura berriz erabil daitezkeen ontzi handietan (bost galoizkoetan) banatzen da. Lan-zentroetan eta astialdirako guneetan ura hozteko tresnetan eskuratzen da. Jardute hori Ipar Amerikan eta Ingalaterran finkatuta dago. Europan, berriz, sartzen ari da. Europan Ingalaterra nabarmentzen da, baita Frantzia, Italia eta Alemania ere. Urtero %30 hazten da. Asian eskaera jada munduko %23 da. Txinak, Indonesiak, Tailandiak, Indiak eta Filipinek hazkuntza-tasa batezbestekoaren gainetik dute.

Espainiako Estatuan botilako uraren merkatuak urtean %10eko hazkuntza du, 600 milioi euro baino gehiago mugitzen ditu eta 100 marka baino gehiago daude. Atomizazioa eta eskualde bakoitzak bere marka izatea nagusi da, baina azken garaian, multinazionalak firmak erosten ari dira, errazagoa baita ur mineralaren iturri berria abian jartzea baino jada existitzen dena erostea.

Laburbilduz, esan daiteke botilako ura ez dela kanilako uraren aukera jasangarria, elikagai mineraletan ez du orekarik, aldizka kutsadura izateaz ez dago libre eta energia gehiago gastatzen du fabrikazioan, banaketan eta ontziak ekoizteko orduan. Gainera, askoz garestiagoa da, beraz, munduko gehiengo pobretuentzat ez da inoiz eskura izango.

Munduko gizaki guztiek uraren kontsumo segurua eta merkea lortzeko eskubidea dutela defendatu behar dugu; elikadura osasungarria eta hondakinen kudeaketa higienikoa lortu behar dira. Horretarako, ura tutuen bidez hornitzea botiletan eskaintzea baino gomendagarriagoa da.

Ura botiletan sartzen duten enpresa nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nestlé Water, botilako urari dagokionez, munduan lehena da. 2002. urtean munduko merkatuaren %17 zuen. 77 ur-marka dauzka. Azpimarragarriena Aquarel da. Iturburuetako ura da eta Europa osoan Danonerekin lehia egiteko pentsatuta dago. Movimento de Cidadania pelas Aguas de Sao Lourenço izenekoak (Minas Gerais, Brasil, Brasilgo udalerri hidromineral famatua) Nestlérekin auzia du, bere ura ekoizteko ur mineralak manipulatzen baititu. Horretarako, legeak debekatzen duen desmineralizazio-prozesua burutzen du.
  • Danonek, munduko buruzagitza lortzeko Nestlérekin lehia egiten du. Danoneren politika etxean eta bulegoetan kontsumitzeko ura ontzi handietan banatzea izan da. Markarik ezagunena Evian da. Espainian lehenengo banatzailea da Fontvella edo Lanjarón izeneko markekin.
  • Pepsi Cola. Aquafina kontsumorako ur purifikatua da. Estatu Batuetan botilako uren salmentan lehenengo bihurtu da.
  • Coca Cola Bonaqua, Dasani Nutriwater. Coca Colak esklusiboki emandako tratamenduz botilan sartutako ura da. 2004ko martxoan Coca-Colak Erresuma Batuan Dasani uraren 500 mila botila erretiratu behar izan zituen, laborategi batek urak baimendutakoa baino 2,5 aldiz bromato gehiago zuela zehaztu baitzuen. Bromatoak minbizia eragin dezake. Frantzian eta Alemanian Dasani sartzeko planak aldi baterako baztertu egin zituen.
  • Alps, American Liquid Packaging System, 5 galoiko ontziak eskuratzen lehena da, besteak beste, Espainian.

Ontzien fabrikatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bayer. Hasieran ura botiletan sartzeko PVC erabili zen, baina orain horren ordez Bayerrek aukeratutako polikarbonatoa erabiltzen da. Material hori bi litroko eta edukiera handiagoko ontzietarako egokia da, batez ere, berriz erabil daitezkeen 5 litroko bidoietan.

Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ur-botilatzaileek nazioarteko elkartea dute: International Bottled Water Assosation IBWA.
  • Ura hozteko tresnak banatzen dutenek Europan bere elkartea dute: European Bottled Watercooler Association. IBWA barruan, Espainian ADEAC, (Coolerrean Ura Banatu eta Ontziratzeko Elkartea) sartuta dago.
  • NSF International botilako urarentzat berme-zigilua da. www.nsf.org
  • Botilako uraren markei buruzko informazio zehatza ikusteko. www.nodulo.org/ec/2004/n025p14.htm

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]