Bram Stoker's Dracula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau 1992ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Drakula (argipena)».


Bram Stoker's Dracula (euskaraz Bram Stokerren Drakula) 1992ko Francis Ford Coppola estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Bram Stoker idazlearen Drakula eleberrian oinarritua dago. Bertan, Gary Oldman, Winona Ryder, Anthony Hopkins eta Keanu Reeves aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

1890. urte, Jonathan Harker (Keanu Reeves) abokatua Ingalaterratik Transilvanian dagoen urrutiko gaztelu batera joan da, han Drakula kondea ezagutuko du (Gary Oldman), azken honek 1462an otomandarren aurkako gerran bere Elisabeta maitea galdu zuen, ondorioz eta bere maitearen galerak erabat sumindurik Jainkoa ukatu eta izaki madarikatu batean bilakatu zen, izaki honentzat biziaren oinarria odolan zetzalarik. Kondea Harkerren emaztegaia den Mina Murray (Winona Ryder) neskaren gaztearen argazkiarekin erabat erakarria sentituko da, antzinako bere Elisabeta maitea dela ustez, hura ezagutzeko asmoz "denbora ozeanoak zeharkatuz" Londres hirira iritsiko da. Jada Ingalaterran, Minarengana hurbiltzeko asmoz lehenbizi Drakula kondeak Lucy (Sadie Frost) maitemintzen saiatuko da, Minaren lagunik onena.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak