Béla Lugosi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Béla Lugosi
Béla Lugosi
Béla Lugosi aktorea 1940an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Béla Ferenc Dezső Blaskó
Jaio 1882ko urriaren 20a
Lugoj (Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svgAustria-Hungariako Inperioa, egun Errumania)
Hil 1956ko abuztuaren 16a
Los Angeles, Kalifornia
(Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Dracula (1931)
Ninotchka (1939)
The Wolf Man (1941)
The Body Snatcher (1945)
Plan 9 from Outer Space (1959)
IMDB IMDBko fitxa

Béla Lugosi (benetako izenez Béla Ferenc Dezső Blaskó, 1882ko urriaren 20a - 1956ko abuztuaren 16a) egun Errumaniako Lugoj hirian -sasoi hartan Austria-Hungariako Inperioa- jaiotako aktorea izan zen. Zineman hamaika lan egindakoa, ezaguna da batik bat Dracula printzearen antzezpena egin izanagatik, Tod Browningek zuzendutako bertsioarena hain zuzen ere.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran Austria-Hungariako Inperioko armadako tenientea izan zen. Aktore lanak antzerkian egin zituen aurrenik, Shakespeareren hainbat dramatan. Ezkertiarra zen politikari dagokionez, eta sutsu jardun zuen bere herrialdeko aktoreen sindikatoa eratzean. Bela Kunen saiakera sobietarrak porrot egin zuenean, Alemaniarako bidea hartu behar izan zuen, Hungarian lan barik geratu baitzen. 1920an Ameriketako Estatu Batuetan sartu zen, inongo agiri barik aurrena; hurrengo urtean normaldu zuen bere egoera. Edozelako lanetan aritu ostean, zinemari ekin zion 1923tik aurrera, eta 1929an Hollywooden da.

Bram Stoker idazlearen Dracula eleberria antzokietara moldatzeko ekoizpenean hartu zuen parte Lugosik, eta arrakasta handiz egia esatera. Universal etxeak erosi zituen zinemarako eskubideak, eta ez zuen izan Lugosi gogoan lanerako, Lon Chaney aktoreak izan behar baitzuen printzearen pertsonaia osatzekoa; baina haren heriotzak Belari emango zion aukera. Filmak izan zuen harrera onak, Universalekin sinatzeko aukera eskaini zion aktoreari. Eta, aldi berean, Ameriketako Estatu Batuetako hiritartasun agiriak ere eskuratu zituen.

Dracula filma egin ondoren, Lugosik arketipo modukoa sortua zuen, ahots bereziko gaizkilearena, eta jarraian etorri ziren estereotipo horri egokitutako lanak: Murders in the Rue Morgue, The Raven, eta Son of Frankenstein Universal pordukzio-etxerako; bestetik, White Zombie lanean ere hartu zuen parte, estudio handietatik bestera sorturikoa. Ez zen hori, dena den, Lugosiren asmoa; hau da, estereotipotik ihes egin nahi zuen eta denetariko lanetan aritu; baina nekeza suertatu zitzaion: eskura izan zituen pertsonaia asko azken unean beste aktoreei eskaintzen zizkieten.

Esan ohi da Lugosik uko egin ziola Frankenstein filmean lan egiteari; baina itxura batean gustuko pertsonaia zuen eta antzezpenerako prest ei zegoen. James Whale zuzendariak, ordea, Boris Karloffen aldeko hautua egin zuen. Eta lehia kontuak gora behera egia da ondoko urteetan Lugosi eta Karloff elkarrekin jardungo dutela Universalen hainbat beldurrezko filmetan: The Black Cat (1934), The Raven (1935), eta Son of Frankenstein (1939). Ez dago argi euren arteko harremana ona ala txarra izan zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lugosi, Plan 9 from Outer Space filmean.

Beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaitu gabeko lanak dira, edota bertan behera lagatakoak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Béla Lugosi Aldatu lotura Wikidatan