Buenos Aires/General Carrera aintzira
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Aintzira, Txiletik ikusita. |
||||||
| Kokalekua | Patagonia |
|||||
| Garaiera | 217 m | |||||
| Eremua | 1.850 km² | |||||
| Gehienezko sakonera | 590 m | |||||
| Arroa | 4.000 km² | |||||
| Betebidea | Soler ibaia, Los Antiguos ibaia, Jeinemeni ibaia, Ibáñez ibaia, San Martín ibaia, Delta ibaia | |||||
| Hustubidea | Baker ibaia, Fénix Chico | |||||
| Uharteak | Catedral de Marmol | |||||
| Hiriak | Chile Chico, Puerto Ingeniero Ibáñez, Puerto Guadal, Los Antiguos | |||||
Buenos Aires/General Carrera Patagonian dagoen aintzira da, Argentina eta Txile artean kokaturik. Argentinan Lago Buenos Aires (Buenos Aires aintzira) du izena; Txilen, berriz, Lago General Carrera (General Carrera aintzira).
Aintzirak 1850 km² ditu, horietatik 970 km² Txileko XI. Aisen eskualdean eta 880 km² Argentinako Santa Cruzko probintzian.
Aintzirak Andeetako glaziaretatik hartzen du ura, eta hustubidea Ozeano Barean itsasoratzen den Baker ibaia da. Aintzirak badu Fénix Chico deritzon "ibaiadar" txikia ere.
Eskualdeko klima latza denez gero, aintziraren ertzean ia ez dago herririk, hiru besterik ez: Txileko aldean, Puerto Ingeniero Ibáñez dago aintziraren iparraldeko kostan, eta Chile Chico hegoaldekoan; Argentinan, berriz, Los Antiguos herria dago.