Poopo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Poopó
Poopó (es)
Poopo 1991.jpg

Poopó lakua 1991an.

Kokalekua Altiplano, Bolivia
Garaiera 3.686 m
Eremua 2.337 km²
Zabalera 55 km
Luzera 84 km
Bataz besteko sakonera 107 m
Gehienezko sakonera 284 m
Arroa 27.700 km²
Betebidea Desaguadero ibaia, Márquez ibaia
Hustubidea Lurrunketa, Laca Jahuira ibaia
Hiriak Oruro, Challapata, Huari

Poopó ur gaziko lakua da, Boliviako bigarren handiena Titikaka eta gero. Desaguadero ibaiak aintzira biak lotzen ditu. Poopó lakua Boliviako Oruroko departamenduan dago eta 84 km luzera, 55 km zabalera eta 2.337 km² azalera ditu.

Bai aipatutako Desaguadero ibaiaren bai Márquez ibaiaren urek Poopó betetzen dute. Hustubidea Laca Jahuira ibaia ez ezik batez ere lurrunketa da.

Poopó lakua zeharo kutsatuta dago. Victor Zabaleta eta Michael Bremer ikerlariek beruna, kobrea, zilarra, kadmioa, kobaltoa, nikela, kromoa, eztainua, burdina, manganesoa, antimonioa eta zinka aurkitu zituzten bere uretan. Hori dela eta, 2003an natur-erreserba bihurtu egin da.

Koordenatuak: 18°46′42″S 67°3′2″W / 18.77833°S 67.05056°W / -18.77833; -67.05056

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poopo Aldatu lotura Wikidatan