Burdin-sulfurozko munduaren teoria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fumarola beltzak. Teoriaren batzuk itsaspeko iturri hidrotermalen batetik gertu sortu zela diote.

Burdin-sulfurozko munduaren teoria Günter Wächtershäuser alemaniar kimikari eta patenteetan espezializatutako abokatutak proposatutako biziaren jatorriari buruzko hipotesi bat da. Hipotesi honetan espezie kimikoak eta burdin eta sufrezko konposatuek parte hartzen dute. Wächtershäuserrek metabolismo forma primitibo bat genetikaren aurretik existitu zela proposatzen du. Bere lanean, metabolismo bezala beste prozesu batzuek probesteko moduan energia sortzen duten erreakzio kimikoen ziklo bat ulertzen da. Ideia, behin metabolismo ziklo primitibo bat ezarri ondoren, hau geroz eta konplexuagoak diren konposatuak sortzen hasten dela da. Teoriaren funtsezko ideia bizitzaren kimika primitiboa ozeanoetan masazko disoluzio batean gertatu ez zela da, baizik eta pirita bezalako mineralen azalean, iturri hidrotermaletatik gertu. Giro anaerobio bat zen, eta tenperatura (100 °C) eta presio altukoa. Lehen zelulak mineralen azaleko burbuila lipidikoak izango ziren. Wächtershäuserrek ozpinean aurki daitekeen azido azetikoak (karbono, hidrogeno eta oxigeno konbinaketa sinple bat) funtsezko papera bete zuela dioen hipotesia garatu zuen. Azido azetikoa zelulen metabolismoarentzat funtsezkoa den azido zitrikoaren zikloaren zati da.

Burdin-sulfuroaren teoriaren funtsezko ideietako batzuk honako bizitza sortzeko errezeta laburrean laburbildu daitezke: Ura irakitea, burdin eta nikelezko sulfuroetan astintzea. Karbono monoxido eta hidrogeno sulfurozko gasak burbuilatzea eta peptidoak eratu arte itxarotea.

Modu teknikoagoan, Wächtershäuserrek honako pausoak planteatu zituen proteinak agertzeko:

  1. Azido azetikoaren ekoizpena ioi metaliko bidezko katalisi bidez.
  2. Karbonoa gehitzea azido azetikozko molekulari azido pirubikoa sortzeko (hiru karbonozko konposatu bat osatzen da).
  3. Amonioa gehitzen da aminoazidoak eratzeko.
  4. Peptidoak eratzen dira, eta ondoren proteinak.

Hala azido azetikoa nola pirubikoa azido zitrikoaren zikloko funtsezko substratuak dira.

1997an Wächtershäuserrek eta Claudia Huberrek karbono monoxidoa, hidrogeno sulfuroa eta nikel sulfurozko partikulak 100 °Ctan nahastu zituzten eta aminoazidoak era zitezkeela frogatu zuten. Hurrengo urtean, osagai berberak erabiliz peptidoak sortzeko gai izan ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]