Camilo Castelo Branco
Wikipedia(e)tik
Camilo Ferreira Botelho Castelo-Branco, Correia Botelhoko 1. bizkondea (Lisboa, Portugal, 1825eko martxoaren 16a - São Miguel de Ceide, Portugal, 1890ko ekainaren 1a) portugaldar idazlea izan zen. Poesia landu bazuen ere, eleberrigile gisa nabarmendu zen.
[aldatu] Obra nagusiak
- Amor de perdiçao (1862, "Galbidezko amodioa")
- A brasileira de Prazins (1882, "Prazinsgo brasildarra")
- Novelas do Minho (1875, "Minhoko eleberriak")
- Eusébio Macário
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.