Canossako gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Canossako gazteluaren hondakinak

Canossako gaztelua, Italia iparraldeko Emilia-Romagna eskualdeko Reggio Emilia probintziako Canossa hirian dagoen gaztelu bat da.

Bereziki, 1077an Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Enperadorearen eta Gregorio VII.a aita santuaren artean Inbestiduren auzia izeneko gatazkaren barneko Canossako umilazioa izeneko gertaeragatik da ezaguna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelua, 940 inguruan eraiki zuen Adalberto Attok, Sigifredo Luccakoa printze lonbardiarraren semea, 530 metro garai den muino harritsu baten tontorrean. Adalbertoren egoitzaz gain, bertan, hamabi fraide benitoar zituen komentu bat eta San Apoloniori eskainitako eliza bat zeuden. Harresi zirkulu hirukoitz baten bidez babestua zegoen; beheren zeuden bi zirkuluen artean, zalditegiak eta zerbitzarien egoitzak aurkitzen ziren.

Goi Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan zehar, Italiako gaztelurik gotorrenetako bat izan zen. Bertan babestu zen Adelaida Italiakoa 950ean, Lotario II.a Italiakoaren alarguna: bere usurpatzaileak, Berengario II.a Italiakoak, Ivreako etxekoa, hiru urtez setiatu zuen, alferrik, bere semearekin ezkontzera behartzen saiatuz.

Canossako gazteluaren historian hurrengo gertakari historiko garrantzitsua, 1077an gertatu zen, Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea eta Gregorio VII.a aita santuaren arteko bake egitea, azken hau, Matilde Canossakoaren laguna zena, garai horretan, gazteluaren jabea. Matildek, bere testamentuan, bera hil ondoren (1115ean gertatu zena) bere lurrak elizari ematea ezarri zuen, baina bere oinordekoek ez zuten nahi hau bete eta ez zituzten erabaki horiek onartu.

Este Etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1255ean, Reggio Emilia hiriko soldaduek gaztelua eta eliza suntsitu zituzten. Beranduago, Canossa familiari itzuli zioten, eta, hurrengo bi mendeetan, gazteluak jabe ezberdin ugari izan zituen. Giberto da Correggio 1321ean hil ondoren, gaztelua, berriz ere Reggio Emiliakoarena izatera pasa zen, 1402 arte, Simon, Guido eta Alberto Canossakoak berriz berreskuratu zuten arte, baina, 1409an, gaztelua, Este Etxeari eman zioten, Ferrara, Modena eta Reggioko subirauak, nortzuk euren jabetzan mantendu zuten Napoleondar garairarte (1796), gaztelua, Oktavio Farnese Parmako dukearen eskuetan egon zen denbora labur batez izan ezik, 1557an.

1502an, Herkules I.a Estekoak, Canossako gaztelutar izendatu zuen Ludovico Ariosto idazle eta olerkaria, gazteluan sei hilabetez bizi izan zena. 1593an, Canossako gaztelua Rondinelli kondeei eman zitzaien. 1642an, Frantzisko I.a Estekoa dukeak, Valentinitarrei eman zien. Azken hauek, 1796an bota zituen Reggioko biztanleria matxinatuak, Napoleonek ezarritako Errepublika Zispadanarekin elkartu zena. Napoleondar garaia igaro ondoren eta Italiaren Bateraketan, gaztelua Valentinitarren jabetzara itzuli zen, eta, 1878an, Estatuak hartu eta Monumentu Nazional izendatu zuen.

Koordenatuak: 44°34′33.6″N 10°27′21.6″E / 44.576000°N 10.456000°E / 44.576000; 10.456000

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Canossako gaztelua Aldatu lotura Wikidatan