Capoeira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roda de capoeira.

Capoeira Brasilgo adierazpide kultural bat da, hainbat kulturako dantza, borroka eta musika tresnak nahasten dituena. Capoeira Brasilgo gorputzaren espresioaren modu zaharrena da. Lehen capoeira isilpean mantentzen zen, normalean familia-kide baten bitartez, adibidez aitaren edota osaba baten bitartez, baina gaur egun ia kontinente guztietan daude capoeira eskolak.

Afrikarrak haien kultura eta tradizioak ekarri zituzten mundu berria sortuz. Teoria baten uztez capoeira dantza Angolar batetik dator, baina hau, teoria askoren artean dago. Ez dago guztiz zehaztua capoeira dantza afrikar bat den ala afrikarrak dantza brasildarra moldatu egin zuten. Capoeira mugimendu esklabista baten kontra altxatzeko modu bat zen, dantza bat sekretuan dantzatzen zena eta kultura transmititzeko balio zuena. Jakintsu brasildar askok, Capoeira erabiltzen zutenak borroka egiteko entrenatzen ari zirela, baina dantza moduan ezkutatzen zutela esaten zuten. Hori, Capoeira dantza eta borroka arteko artea dela argitzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituen ustez, Capoeira Brasilera heldu zen Afrika mendebaldetik dantza moduan eta urteak igaro ahala borroka itxura hartu zuen. Capoeira hitzak tupi-guaranieran du jatorria eta sastraka txikia esan nahi du.

Esklabotzaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esklabo beltzak capoeira borrokan.

Esklabotzaren indargabetzearen ostean, libertoak Brasilgo hirietara joan ziren. Lan urriarekin, gehienak batu edo gaizkile taldeak sortu zituzten. Capoeira erabiltzen jarraitu zuten eta denborarekin, hau ere aktibitate kriminalekin erlazionatu zen. 1890an, poliziak Capoeiraren aktibitatea debekatu zuen. Horregatik, Capoeira praktikatzen ari zirenean, pertsona batzuk atea zaintzen geratzen ziren eta Capoeira baizik, Rodas esaten zioten. Azkenean, 1950ko hamarkadan Capoeira praktikatzeko debekua altxatu zuten eta ordutik, kirola praktikatzeko moduan eta baita espresio kultural gisa ere ikusia dago.

Palmares[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quilomboen (errepublika libreak) artean Brasilen gehien harritu zuena Palmaresena izan zen. Palmares nazioa beltzen estatu bat izan zen eta dialekto ezberdinak hitz egiten zituzten. Palmaresen gudaren ostean harrapatu zituzten beltzak Capoeira beraiekin eraman zuten. 200 urte geroago Palmaresera heldu zen askatasuna 1888. urtean.

Capoeira Halagosen eta Recifen sortu zen. Capoeira ospea hartu zuen Bahian, zeren eta hor irakasle nabarmenak zeuden, Vicente Ferrera Pastinha esate baterako. Capoeira Brasilera heldu zen dantza moduan. Capoeira zekiten beltzek malta delakoetan biltzen ziren (Capoeristen etxeak eta baita orduko gaizkileena ere).

Egoera hau luzatu egiten da 1932.urterarte Binba maisuak kaleetatik gimnasioetara sartu zuen arte, horrela klase erdiko jendea edo burgesak gimnasioetara joaten ziren lehenengo ikustera eta gero ikastera eta praktikatzeko. 1937ko uztailaren 9an capoeira ofizialtzat hartu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Capoeira Aldatu lotura Wikidatan
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Capoeira Aldatu lotura Wikidatan