Carl Andre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Carl Andre (Quincy, Massachusetts, AEB, 1935 -) estatubatuar eskultorea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Massachusettsen ikasi ondoren, 1954an Europara etorri eta Stonehengeko hondakinak eta neolitoko beste aztarnategi batzuk bisitatu zituen, eta gero bere lanean eragin handia izango zuen antolamendua aurkitu zuen han. 1957an New Yorkera joan zen bizitzera, eta 1959an Frank Stella ezagutu eta urte batzuetan estudio berean lan egin zuten biek. Garai honetan hasi zen, Stellaren koadro minimalisten eraginez, tamaina handiko eskulturak egiten. Egurrez landutako lehen eskultura haiek (Last Ladder eta Pyramid, 1959), Brancusiren obrak beregan pizten zuen interesa erakusten dute.

Gero Pennsylvaniako tren-konpainian aritu zen lanean lau urtez (1960-1964), eta harrezkero bere eskulturak horizontalean eta modulu multzotu eta errepikatuetan oinarriturik antolatu zituen. Pixkanaka, bertikaltasuna utzi eta Andreren eskulturak leku-eskultura bilakatu ziren, non erabilitako materialak (altzairua, kobrea, egurra, adreiluak) sistematikoki antolatzen baitira lurrean.

1964an handik gutxira minimalismo izenaz ezagutuko zen joerako egileen talde-erakusketa batzuetan parte hartu zuen, eta 1965ean bere bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorken. 1966an adreilu erregogorrez egindako Lever eskultura erakutsi zuen New Yorkeko Primary Structures erakusketan. Erakusketa hau erabakigarria izan zen Andreren lana onartu eta talde minimalistaren barruan sailkatzeko. Geroago Haga (1968), Kassel (1968) eta Bernako (1969) erakusketetan ere parte hartu zuen.

Eskulturaz gain, Andrek ere poesia idatzi zuen, hitzekin irudiak egiten zituen, gramatika-ordenari jaramonik egin gabe.

1988. urtean, Andre bere emaztea (Ana Mendieta) hiltzeagatik epaitua eta absolbitua izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Andre Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]