Carl Michael Bellman
Wikipedia(e)tik
Carl Michael Bellman (Stockholm, 1740 - ibidem, 1795) suediar poeta izan zen. Garai hartako poesia mistikoa eta didaktikoa bazter utziz, kabaretetako bizimodua kantatu zuen ironiaz beterik. Aire ezagunetan kantatuak izan zitezen idatzi zituen poemak bilduma batean jaso ziren (Fredmanen gutun eta kantak, 1790). Moldatu zituen taberna-kantak guztiz ezagunak dira Eskandinavia osoan. Uztailaren 26an, festa bat ospatzen da Stockholmen, haren omenean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.