Carrauntoohil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carrauntoohil
Corrán Tuathail
Carrantuohill.jpgCarrauntoohil mendiaren ikuspegia.
Garaiera 1.038 m
Gailurra 1.038 m
Kokapena Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Koordenatuak 51°59′56″N 9°44′34″W / 51.99889°N 9.74278°W / 51.99889; -9.74278Koordenatuak: 51°59′56″N 9°44′34″W / 51.99889°N 9.74278°W / 51.99889; -9.74278
Carrauntoohil is located in Irlandako Errepublika
Carrauntoohil
Mendilerroa Macgillicuddy's Reeks
Lehen igoera Ezezaguna.
Ohiko bidea Hag's Glen kokalekuaren hegoaldetik joanaz.

Carrauntoohil, Carrantuohill edo Carrauntuohill[1] (irlanderaz Corrán Tuathail, euskaraz "Tuathalen igitaia" esan nahi duelarik) Irlanda osoko mendirik garaiena da (1.039 metro). Irlandako Errepublikako Kerry konderrian dagoen Iveragh penintsulan kokatzen da eta Macgillicuddy's Reeks mendilerroaren erdigunean kokatzen da, bere barnean dagoelarik. Carrauntoohil mendiarekin bat irlandar lurraldean nolabaiteko garaiera nabariko beste bi mendi ere badaude: Caher mendia (1.001 metro) eta Beenkeragh mendia (1.010 metro). Irlanda osoan mila metroko garaiera igarotzen duten beste bi mendi besterik ez daude: Dingle penintsulan kokatzen den Brandon mendia eta Typperaryko konderrian kokatzen den Galtee Mor mendia.

Irlandako mendi garaienarako igoera turista eta mendizaleek burutzen duten ohiko jarduera bat da: gune erabiliena Hag's Glen kokalekuaren hegoaldea da, Devil's Ladder ("Deabruaren harmailak") izeneko igoera maldatsutik barna. Carrantuohill mendira igotzeko ez da ekipamendu berezirik behar, ibilbidea nahiko erraza baita, nahiz eta azkenaldi honetan harri erorketen arriskua eta bertaratzen diren pertsona kopuru gehiegizkoarengatik ibilbidea ez ziurra eta lursaila ezegonkorra bilakatzen hasi. Carrantuohill menditik mila metroak igarotzen dituzten beste bi mendietara doan bidezidorra ere abiatzen da (zaldiz ere egin daitekelarik).

Mendiaren baldintza metereologikoak betiere zeharo aldakorrak izan ohi dira eta maiz mendizaleen kezkak pizten dituzte: beharrezko ekipamendurik gabe doazen eskalatzaileen ondorioz heriotz ugari izan dira. Gailurrean 5 metroko garaiera duen gurutze bat kokatzen da.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak