Iveragh penintsula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iveragh penintsulako kokapen mapa

Iveragh penintsula (irlanderaz Uíbh Ráthach) Irlandako Errepublikako Kerryko konderrian kokatzen den penintsula bat da. Irlandaren hego-mendebaldeko penintsularik handiena da. Bere erdikaldean Macgillycuddy's Reeks mendiak daudelarik eta hauen artean Carrauntoohil mendia, Irlanda osoko mendirik garaiena.

Penintsula honetako udalerririk nagusienak honako hauek dira: Killorglin, Cahersiveen, Portmagee, Waterville, Caherdaniel, Sneem eta Kenmare.

Ring of Kerry turismo ibilbide ospetsuak penintsula honetako kostalde osoari bira ematen dio eta Killarney hirian hasi eta amaitzen da, ènintsula honetako ekialdean hain justu ere.

Valentia Uhartea penintsula honen ipar-mendebaldean kokatzen da. Penintsula honi Portmagee udalerrian dagoen zubiaren bidez lotzan da, halere Renard lurmuturra eta uharteko Knightstown udalerriaren arteko ibilbidea egiten duen ferriaz ere joan daiteke.

Skellig uharteak penintsula honetako kostaldetik 12 kilometrotara daude, beren aintzineko eraikin monastikoak eta hegaztigune garrantzitsua izateagatik ezagun direlarik.

Kerry Geopark delakoa Iveragh penintsulako komunitate ekimena da, honen asmoa gune geologiko garrantzitsu honekiko geoturismoa bultzatuaraztea da. Beste zenbait leku interesgarriak Kenmare Badia da (urpeko itsasadarra), aintzineko glaziaziarren edo sumendi jardueren arrastoa eta orain dela 400 milioiko tetrapodoen aztarnak.

[aldatu] Ikus gainera


[aldatu] Kanpo loturak


Koordenatuak: 51°53′46″N 10°01′44″W / 51.89611°N 10.02889°W / 51.89611; -10.02889

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak