Cervantes tximeleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cervantes tximeleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaHesperiidae
LeinuaErynnini
GeneroaErynnis Schrank, 1801 (en) Erynnis
Espeziea Erynnis tages
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaMendiko uso-belar, Hippocrepis comosa eta Lotus uliginosus

Cervantes tximeleta (Erynnis tages) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da[1] 2.000 metrotik gorako altueratan nagusiki eta ez da aurkitzen erraza.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta txikia da, 25 mm inguruko hegozabalera baino ez du. Kolore marroiko hegalak ditu, tonu desberdinetan jaspeztatuak. Emeak arra baino zurixkagoak izaten dira. Kolore horrekin erraz kamuflatzen da lur biluzian, han eguzkia hartzen egotea gustoko du eta. Hegalen ertzetan puntutxo zuriak ditu, hala aurrekoetan nola atzekoetan[2]. Puntutxo hauek ordea galtzen joaten da.

Hegaldi azkarra du, lurretik gertu zuzen egiten duena. Goizetan eguzkia hartzen geldi egoten da lur biluziaren gainean, gauez loreetan pausatzen da, hegalak kurbatuz, hori da espezie honen postura adierazgarriena. Harrapariengandik babesteko sasi altuagoak bilatzen ditu.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imagoek bi belaunaldi izaten dituzte, maiatza-ekainean eta uztaila-abuztuan[1]. Arrautza zuri-berdexkak kupula itxurakoak dira eta hostoa eta zurtoina elkartzen diren tokian jartzen dituzte, hirusta belaretan normalean. Bi astetara beldarra ateratzen da eta lurretik gertu estalki bat egiten du belarrez, hostoz eta zetaz[3].

Beldarra lau muda izaten ditu. Hasieran horia da eta ondoren berde tono desberdinak hartzen ditu. Burua beltza edo more iluna da[3]. Egunez estalkian gordeta izaten da eta gauez landare lekadunetaz eta apiazeoetaz elikatzen da. Udazkenean estalki handiagoa eraikitzen du, urik sartuko ez dena, eta hibernatzeko prestatzen da.

Udaberrian hibernaziotik esnatu eta lasterrera pupa sortzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Tagfalter in Bayern : mit Beiträgen zahlreicher Tagfalterkundler. Ulmer 2013 ISBN 3-8001-7985-7. PMC 844106437. (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  2. «Mariposa Cervantes - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  3. a b La Serranía Natural » Mariposa Cervantes. (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]