Chelicerata

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Chelicerata
Fosilen hedapena: Siluriar-gaur egun

Haeckelen araknidoen ilustrazioa
Haeckelen araknidoen ilustrazioa


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Chelicerata
Klaseak

Chelicerata Arthropoda filuma banatzen den azpifilumetako bat da. Bere barnean zaldi-oin karramarroak, eskorpioiak, armiarmak eta akaroak daude. Itsas-animali gisa garatu ziren, litekenez Kanbriarrean, baina ezagutzen ditugun fosilik zaharrenak Eurypteridoak dira, Ordoviziar berantiarrekoak. Gaur egun itsasoan bizi diren espzeiak Xiphosurak eta Pycnogonidaren 1.300 espezieak dira (hauek Chelicerataren barruan sartu badaitezke, bederen). Itsasotik kanpo 77.000 espezie ezagutzen dira eta baliteke identifikatu gabeko 500.000 espezie gehiago egotea.

Beste artropodo guztiek bezala kelizeratuek gorputz artikuluatu eta segmentatuak dituzte, kitina eta beste proteina batzuekin osatutako kanpo-oskolarekin. Chelicerataren plan nagusiak bi tagma ditu: prosoma (edo zefalotorax) eta opistosoma (edo abdomena). Akaroetan ez dago bi zati hauen arteko ezberdintasun garbirik. Taldeari izena ematen dieten kelizeroak ahoaren atzean duden bi apendizen dira, azpitalde gehienetan jateko erabiltzen diren bi pintza txiki; armiarmetan kelizero hauek pozoina sartzeko erabili daiteke. Taldeak artropodoen zirkulazio sistema irekia dute, tutu baten itxurako bihotza batekin odola homozelora jaurtikiz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chelicerata Aldatu lotura Wikidatan