Kitina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kitinaren egitura kimikoa

Kitina onddoen zelula horman, intsektu eta beste artropodo batzuen kanpo-eskeletoan eta moluskuen oskoletan dagoen polisakaridoa da. Zelulosaren ondoren naturan dagoen polimero ugariena da.

Egitura kimikoari dagokionez azetilglukosaminaz osaturiko homopolimeroa da (zehazki, N-azetil-D glukosa-2 amina). Monomero horiek β-1,4 loturen bidez elkarturik daude (glukosa molekulek zelulosa osatzen duten modu berean).

Kitina ez da uretan eta disolbatzaile organikoetan disolbatzen. Azido inorganikoetan (klorhidriko, sulfuriko...), baina, disolbagarria da, azetilo taldea galtzean kitosana bihurtzen baita.

Karramarroen kanpo-eskeletotik erauzi ohi da, azidoak erabiliz. Aplikazio anitzak ditu: eragile malutatzaile gisa uren tratamenduan, lodigarri moduan janari-industrian, industria farmazeutikoan, etab.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak