Armiarma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Armiarma
Fosilaren garaia: Pennsylvaniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Arachnida
Ordena: Araneae
Clerck, 1757
Azpiordenak

Mesothelae
Mygalomorphae
Araneomorphae

Armiarmak (Araneae ordena) zortzi hanka dituzten eta pozoia injektatzeko kelizero modifikatuak dituzten artropodo kelizeratuak dira. Munduko txoko guztietan bizi dira, Antartikan salbu, eta ia txoko ekologiko guztietan finkatu da, airean eta itsasoan salbu. 2008rako taxonomoek 109 familiatan sailkatutako 40.000 espezie inguru identifikatu zituzten[1]. Hala ere, sailkapen irizpideak ez dira homogeneoak eta nahasketa handia dago; 1900. urtetik 20 sailkapen ezberdin proposatu dira armiarmentzako[2].

Anatomiari dagokionez, armiarmen eta gainerako artropodoen arteko ezberdintasun nagusia gorputzaren forma da: gorputzeko segmentuak bi tagmatan batuta dauzkate, zefalotoraxa eta abdomena hain zuzen, eta biak lotzen pedizelo zilindriko txikia daukate. Armiarmen talderik primitiboena den Mesothelae taldean salbu, armiarmek artropodo guztien arteko nerbio-sistema zentralizatuena daukate, haien gongoil guztiak zefalotoraxean kokatutako masa bakarrean elkartuta baitauzkate. Artropodo askok ez bezala, armiarmek ez dauzkate muskulu hedatzaileak gorputz-adarretan; horren ordez, presio hidraulikoaren bidez luzatzen dira.

Abdomenean irun-organo modura garatu diren apendizeak dauzkate zeta ekoizteko. Zeta sortzeko sei guruin mota eduki ditzakete. Armiarma-sarea edo amarauna deitutakoa sortzeko gai dira, tamaina, forma eta zeta-kantitate askotakoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Armiarma Aldatu lotura Wikidatan


  1.   Platnick, Norman I. (2009), The World Spider Catalog, version 9.5, American Museum of Natural History, http://research.amnh.org/entomology/spiders/catalog/COUNTS.html. Noiz kontsultatua: 2009-04-25 .
  2.   Foelix, Rainer F. (1996), Biology of Spiders, 198 Madison Ave. NY, New York, 10016: Oxford University Press, 3. orrialdea, ISBN 0-19-509593-6 .


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.