Christoph Martin Wieland

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Christoph Martin Wieland.

Christoph Martin Wieland (Oberholzheim, Biberachetik hurbil, Alemania, 1733 - Weimar, Saxonia-Weimar, Alemania, 1813) alemaniar poeta eta idazlea izan zen.

Biografia [aldatu]

Apaiz protestante baten semea zen eta Suitzan eman zuen gaztaroa. Bere lehen poemetan erlijioa zuen gai nagusia: Sympathien (1755, Sinpatia).

1760. urtean Biberachera itzuli zen eta kargu politikoak izan zituen. Frantses idazle ilustratuak eta greziar klasikoak miretsi zituen, Geschichte des Agathon (1766-1767, Agatonen historia) literatura-obrak islatzen duenez.

1769an Erfurteko Unibertsitateko Filosofiako irakasle egin zuten, eta Argien Mendeko Despotismoaren alde agertu zen Der Goldene Spiegel (1772, Urrezko ispilua) alegian.

Weimarreko gorteko irakasle egin zuten, eta Der Deutsche Merkur agerkari eraginkorra sortu zuen. Ondoren idatzi zituen Die Geschichte der Abderiten (1774-1778, Abderitarren historia) satira eta Oberon (1780) poema fantastikoen bilduma.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Christoph Martin Wieland


Erreferentziak [aldatu]