Cinthia María Hamlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cinthia María Hamlin

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta dozentea
Enplegatzailea(k)Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas (Argentina)
Buenos Airesko Unibertsitatea
La Platako Unibertsitate Nazionala
KidetzaAsociación Hispánica de Literatura Medieval (en) Itzuli

Cinthia María Hamlin (Buenos Aires, 1983) filologo hispanista eta erromanista argentinarra da, CONICET-SECRITeko Erdi Aroko literaturan espezialista. Bere ikerketaren bidez inprimatutako bi orri eman ditu ezagutzera, zeintzuetan gaztelaniatik latinera dagoen lehen inprimatutako hiztegia ageri den, Nebrijaren gaztelania-latina hiztegia baino lehenagokoa.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologian lizentziatu zen Buenos Airesko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean (2002-2007). Bertan, 2007an, Ikerketan aritzeko Estimulu Beka lortu zuen.

2008 eta 2012 artean, doktorego tesia egin zuen, Leonardo Funesen zuzendaritzapean, CONICETek (Ikerketa Zientifiko eta Teknikoen Kontseilu Nazionalak) emandako doktorego bekarekin, SECRITen (Testu Edizioa eta Kritika Mintegia). Bere tesiaren titulua "Primera traducción impresa de la Divina Comedia (1515) en los albores del Humanismo español: estudio del texto y de sus resonancias políticas y culturales" izan zen ('Jainkotiar komediaren lehen itzulpen inprimatua (1515) Espainiako humanismoaren egunsentian: testuaren azterketa eta haren oihartzun politiko eta kulturala').

SECRITen (Conicet) doktorego ondoko bekaduna izan zen 2013 eta 2014 artean.

2015ean, Conicet-en sartu zen ikertzaile laguntzaile gisa.

2019an, ikertzaile elkartu izatera igaro zen.[2][3]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009az geroztik, Espainiako Literatura I (Erdi Aroa) irakasgaian Lan Praktikoen Laguntzaile gisa lan egin zuen, Buenos Airesko Unibertsitatean.[3]

2017az geroztik La Platako Unibertsitate Nazionalean Italiako Literaturako Lan Praktikoen arduradun gisa lan egin zuen.[3]

Horrez gain, Erdi Aroko Espainiako Literatura irakasle gisa lan egin zuen Buenos Airesko Unibertsitatean.[2]

Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako Kontseilu Nazionaleko (CONICET) ikertzaile atxikia da;[4] bertan Pedro Fernández de Villegasek (1515) Jainkotiar komediaz egindako itzulpen eta glosak argitaratzeko proiektua du "textus cum commento" gisa.[5][6] Ikerketa lan ekdotiko hori, alde batetik, itzulitako testu bat editatzeko arazoez eta inprentaren lehen urteetako arazo eta produkzio moduez ari da. Bestetik, testua sortu zen sistema literarioaren ikerketa historiko-kulturala da: Errege-Erregina Katolikoen gortetik sustatutako literatura apologetikoa eta propagandistikoarena. Azken urteotan bere ikerketa zabaldu du Gaztelako literaturaren sorreran itzulpenek izandako funtsezko papera aztertzeko, Gonzalo de Berceoren Milagros de Nuestra Señora lanarekin hasita. Era berean, XV. mendeko lan alegorikoetan Danteren lanek izandako eragina aztertzen aritu da, esate baterako Santillanaren El infierno de los enamorados (''Maitaleen infernua') eta Imperialen Dezir de las siete virtudes de Imperial ('Zazpi bertuteen esana').

Zuzendu zituen proiektuen artean daude 2015 1935 PICTa "La traducción y glosa de la Divina Comedia (1515) en el marco de la literatura e historiografía apologética del reinado de los Reyes Católicos: edición y estudio” ('Jainkotiar komediaren itzulpen eta glosa (1515) Errege-Erregia Katolikoen erreinaldiko literatura eta historiografia apologetikoa: edizioa eta ikerketa') (2017-2018).[7] Zuzendarikidetzan PIP 11220150100539CO ikerketa lanean egin du lan “Aproximación a la problemática de los romanceamientos castellanos medievales (siglos XIII-XVI): los aportes de la Ecdótica y los Estudios de Traducción (Translation Studies)” ('Erdi Aroko Gaztelako erromantze bihurtutako lanak XIII-XV mendeetan: ekdotikaren eta itzulpen ikerketak') (2017-2019). 2018 eta 2019an UBACyT 20020170200027BA ikerketa zuzendu zuen “El papel de la traducción en la emergencia de la literatura vernácula: el caso de Berceo y la materia religiosa” ('Gaztelar literaturaren sorreran itzulpenaren papera: Berceo eta gai erlijiosoen gaia'), eta 2020tik PICT 2018 01843 ikerketa zuzentzen du “Traducción y emergencia de la literatura vernácula: la materia mariana” ('Itzulpena eta gaztelar literaturaren sorrera: Ama Birjinaren gaia').

Secrit-Conicet-eko Erdi Aroko literaturan espezialista gisa frogatu zuen, Ungut eta Polonoren Sevillako inprimategitik atera ziren bi orri ezezagun, inprimatutako lehen gaztelania latin hiztegia direla, Salamancan Antonio Nebrijarena baino lehenagokoa ere. de Nebrija, Salamancan argitaratua.[1] [8][9] Ezagutzen den gaztelaniazko hiztegi zaharrenaren bi orri horiek[10][11] Hamlinek aurkitu zituen Princeton Unibertsitateko liburutegian (AEB). E. White-eri esker, Hamlin-ek 1492 eta 1493 artean inprimatu zirela datatu ahal izan zituen.[12][13] Juan Héctor Fuentes latinistarekin batera, orri horiek XV. mendeko hiztegi baten eskuizkribu osoarekin bat etorriko zirela zehaztu zuten, [14] [15] El Escorial monasterioan dagoena, eta bere garaian Elisabet Katolikoa erreginari eskainia[16] Aurkikuntzaren berri 2020ko azaroan eman zen liburutegiaren webgunean eta abenduaren amaieran Brepols Publishers-ek argitaratutako Romance Philology aldizkariaren 74. zenbakian.[17] Hamlin-ek ere jakin ahal izan zuen hiztegiaren egilea Alfonso de Palencia izan zela.[16]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat artikulu argitaratu ditu Danteren Jainkotiar komediaren itzulpen eta tradizio exegetikoarekin zerikusia dutenak Erdi Aroan zehar eta Espainiako Humanismoaren garaian, eta, gainera, Santillana eta Milagros de Berceo on Danteren eraginak Santillana markesaren lanean eta Berceoren "Milagros de Nuestra Señora" lanean. [18][3] [6] Bere lanetako bat hau da : "Traducción, humanismo y propaganda monárquica: La versión glosada del 'Infierno' de Pedro Fernández de Villegas (1515)". [19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Sanz, Carlos H. (2020-11-27). «Un misterio de 500 años impreso en dos hojas» Diario Palentino.
  2. a b Cinthia María Hamlin. In Revistas Filológicas de la UNAM. .
  3. a b c d Dra. Cinthia María Hamlin. In IIBICRIT SECRIT CONICET. .
  4. Scientists discover the oldest Spanish dictionary. In CONICET. .
  5. CINTHIA MARIA HAMLIN. In Repositorio Institucional CONICET Digital. .
  6. a b Cinthia María Hamlin. In Google Scholar. .
  7. Cinthia María Hamlin. .
  8. Grupo de Investigación Clarisel. .
  9. Descubren el diccionario más antiguo de la lengua castellana. .
  10. Una investigadora argentina encuentra dos folios del diccionario más antiguo de nuestra lengua. In Letralia Tierra de Letras. .
  11. Pardo Porto, Bruno. (2021-01-15). «Descubren el diccionario más antiguo de la lengua española» ABC.
  12. Cinthia María Hamlin. In Conclusión. .
  13. White, Eric. (2020-11-13). Mystery Solved: A Long-Lost Spanish Vocabulario (ca. 1492-93) Comes to Light at Princeton. In Notabilia: A Blog about Rare Books Princeton University Library. .
  14. Investigadores del Conicet descubren el diccionario más antiguo de la lengua castellana. In Infobae. .
  15. Segovia, Nicolás. (2020-12-21). Investigadores del Conicet descubrieron el diccionario más antiguo de la lengua castellana. .
  16. a b Fulhaber, Charles. (2020-12-10). Un incunable desconocido (Sevilla: Ungut y Polonus, 1492) en Princeton: ¿un vocabulario romance latín de Alfonso de Palencia? In Berkeley University Library. .
  17. Hamlin, Cinthia María; Fuentes, Juan Héctor. «Folios de un incunable desconocido y su identificación con anónimo Vocabulario en Romance y en Latín del Escorial (F.II.10)» Romance Philology: 93-122.  doi:10.1484/J.RPH.5.119970..
  18.  doi:10.1484/j.rph.5.119970. ISSN 0035-8002..
  19. Hamlin, Cinthia María. In Todos tus libros. .