Clash of the Titans (2010eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Clash of the Titans (euskaraz Titanen Talka) 2010eko Louis Leterrier frantziar zinema zuzendariaren fantasiazko abentura filma bat da. Greziar mitologiako Pertseo heroia eta Titanen kondairetan oinarritua dago, efektu bereziak Ray Harryhausenek burutu zituen. 1981eko izenburu berdineko Clash of the Titans filmaren berregokitzapena da. Sam Worthington, Gemma Arterton, Mads Mikkelsen, Alexa Davalos, Ralph Fiennes eta Liam Neeson aktoreek antzeztu zuten.

2012an Wrath of the Titans (Titanen Amorrua) izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Perseo (Sam Worthington), jainko guztien aita den Zeusen (Liam Neeson) semea da. Bere aitona Akrisiok (Jason Flemyng), Perseo eta bere ama Danae kutxa batean giltzaperatu eta itsasora botako ditu. Korronteak Serifos uhartera eramango ditu, bertan Spiros (Pete Postlethwaite) arrantzaleak salbatu eta haren familiarekin batera Perseo mutikoa hazi eta gizon bilakatuko da. Noren semea den eta Patuak zein betekizun eman dion jakitean, froga eta oztopo ugari gainditu beharko dituen bidai bati ekingo dio.

Aktoreak

Bidaiari Taldea

Hilkorrak

Jainkoak

Kanpo loturak