Copepoda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Copepoda
Fosilaren garaia: Kretazeo goiztiar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Crustacea
Klasea: Maxillopoda
Azpiklasea: Copepoda
H. Milne-Edwards, 1840
Ordenak

Copepoda itsaso eta ur-gezako ia edozein lekutan aurki daitekeen krustazeo txikiz osatutako talde bat da. Espezie batzuk planktonikoak dira (itsasoko uretan igerian doaz), beste batzuk bentonikoak dira (ozeanoko hondoetan finko bizi dira) eta beste batzuk limno-lurtarrak dira, leku hezeetan biziz: padurak, hosto erorien azpian, ur-iturrietan, urtaroetan bakarrik sortzen diren putzu eta urmaeletan, goroldioen azpian, edo urez betetzen diren hainbat landareen artean. Lurrazpian ere bizi daitezke, kobazulo, sima edo antzekoetan. Copepoda barruan dauden animalia batzuk bioindikadoreak dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Copepoda Aldatu lotura Wikidatan