Coppieters Fundazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coppieters Fundazioa
Datuak
Motapolitical foundation at European level (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2007
webgune ofiziala
Facebook: IdeasForEurope Twitter: IdeasForEurope Instagram: ideasforeurope Vimeo: ideasforeurope Edit the value on Wikidata

Coppieters Fundazioa think tank modura jarduten duen erakundea da, besteak beste Europako aniztasun linguistiko eta kulturalean, eskubide kolektibo eta indibidualetan, bakean, deszentralizazioan eta Herrien autodeterminazio eskubidean arreta jartzen duena. Maurits Coppieters politikari abertzale flandriarraren omenez hartu zuen izena, 2007an sortu zen eta Bruselan du egoitza.

Europako Parlamentuak aitortua, bere kideen eta Europako Parlamentuaren diru-ekarpenez finantziatzen da. Europako Aliantza Askearekin harreman estuak mantentzen ditu [1].

Hamalau Europako estaturik gabeko nazio daude ordezkatuta Coppieters Fundazioan. Besteak beste, Euskal Herria, Katalunia, Galiza, Gales, Bretainia, Kurdistan, Korsika, Okzitania, etab. [2]. Euskal Herriari dagokionez, Alkartasuna Fundazioa (Eusko Alkartasunarena), Ezkerraberri Fundazioa (Aralarrena) eta Enbata aldizkaria daude ordezkatuta.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzar nagusia da Coppietersen organo gorena. Honek, zuzendaritza-taldea (Bureau) aukeratzen du 3 urteko agintaldia duena erakundearen lana goberntzeko. Zuzendaritza 2023ko batzar nagusian berritu zen. Ordurarte, Xabier Macias galiziarra izan zen Fundazioaren lehendakaria, Antonia Luciani kortsikarrak ordeztu duelarik. Xabier Macias lehendakariordea da gaur egun[3][4].

Bestalde, Aholku Batzorde Zientifikoak fundazioak egiten dituen lanen kalitatea ebaluatzeaz eta zaintzeaz arduratzen da.

Izaera eta helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coppieters Fundazioa Europako gaiei buruzko hausnarketa-taldea da. Ideia berriak garatzen ditu eta hainbat gairi buruzko jakintza sortzen du: kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa, gutxiengoen eskubide kolektiboak, demokrazioaren kalitatea, maila anitzeko gobernantza, deszentralizazioa, estatuen eta konstituzioaren erreforma, estatuak sortzeko prozesuak, autodeterminazio-eskubidea, migrazioa, bake-prozesuak eta giza eskubideen babesa[5].

Coppietersen helburuak ondorengo puntuetan laburlbitzen dire:

  1. Fundazioarentzat eta bere kideentzat interes berezia duten gaiak aztertzea, ikertzea eta poposamenak egitea.
  2. Europako politika publikoari buruzko gaiak eztabaidatzen laguntzea, aniztasunaren ikuspegitik.
  3. Zientzia politikoaren, ekonomiaren, soziologiaren, filosofiaren eta historiaren arloetako ezagutza zientifikoa politikoki egokiak eta erabilgarriak diren kontzeptu eta ideia bihurtzea, bai erakundeen eremuan, bai Europako erakundeetatik kanpo.
  4. Europako kultura-, eskualde- eta nazio-mugimendu guztien funtzionamenduari eta historiari buruzko informazioa biltzea eta kudeatzea, eta emaitzak jendearen eskura jartzea.
  5. Akademiaren, hausnarketa-taldeen, fundazio politikoen, gizarte zibilaren eta Europako erakundeen arteko elkarrizketarako plataforma izatea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. European Free Alliance
  2. Coppieters Fundazioaren kideak
  3. (Ingelesez) «Bureau» Coppieters (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  4. (Ingelesez) Kreso, Hana. (2023-11-02). «Antonia Luciani elected as new President of Coppieters Foundation» Coppieters (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  5. (Ingelesez) «Presentation» Coppieters (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]