Corrado Gini
Wikipedia(e)tik
Corrado Gini (Motta di Livenza, Veneto, 1884ko maiatzaren 23 – Erroma, 1965eko martxoaren 13) estatistikari, ekonomialari eta demografo italiar bat izan zen, ezaguna errenta banaketaren ezberdintasuna neurtzen duen Giniren koefizientea asmatzeagatik. Estatistika arloan, hainbat kargu administratibo bete eta unibertsitatean irakaslea izan zen. 80 liburu eta 1000 bat artikulu idatzi zituen bere bizitzan zehar. Orobat, Genus eta Metron aldizkarien sortzailea ere izan zen.