Veneto
|
Veneto |
|
|---|---|
| 130px | |
| Hiriburua | Venezia |
| Probintziak | Belluno Padova Rovigo Treviso Venezia Verona Vicenza |
| Eremua | 18399 km² |
| Biztanleria | 4957082 (2011) |
| Dentsitatea | 269,4 bizt / km² |
| Udalerriak | 581 |
| Eskualdeko burua | Luca Zaia Lega Nord |
| www.regione.veneto.it/channels | |
Veneto (italieraz: Veneto, venezieraz: Vèneto, friulieraz: Venit, ladinoz: Veneto) Italiako ipar-ekialdeko eskualdea da. 18.399 km²ko azalera du eta 2011n 4.957.082 biztanle zituen[1] (269,4 biztanle/km²). Hiriburua eta hiri nagusia Venezia da.
Historikoki garrantzi handia izan zuen Veneziako Errepublikaren garaietan, VII. mendetik XVIII. mendera arte.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Iparraldean Trentino-Adige Garaiarekin du muga, ipar-ekialdean Austriarekin, ekialdean Friuli-Venezia Giulia eskualdea eta Itsaso Adriatikoarekin, hegoaldean Emilia-Romagnarekin eta mendebaldean Lonbardiarekin.
Iparraldea menditsua da oso. Gardako aintziraren eta Karniar Alpeen artean Dolomitak daude. Bertako gailurrik garaienak Marmolada (3.342 m) eta Tre Cime di Lavaredo (2.999 m) dira. Hegoaldea ordoki emankorra da, Veneziaraino hedatzen dena. Eskualdeko ibairik garrantzitsuenak Po, Adige, Brenta, Piave eta Livenza dira.
Probintziak [aldatu]
Administratiboki, Veneto zortzi probintziatan banaturik dago.
| Probintzia | Azalera (km²) | Biztanleak (2011) | Dentsitatea | Udalerriak | Hiriburua |
|---|---|---|---|---|---|
| Belluno, BL | 3.678 | 212.984 | 57,9 | 69 | Belluno |
| Padova, PD | 2.141 | 939.131 | 438,6 | 104 | Padova |
| Rovigo, RO | 1.789 | 248.049 | 138,6 | 50 | Rovigo |
| Treviso, TV | 2.477 | 891.597 | 359,9 | 95 | Treviso |
| Venezia, VE | 2.463 | 866.259 | 351,7 | 44 | Venezia |
| Verona, VR | 3.121 | 925.290 | 296,5 | 98 | Verona |
| Vicenza, VI | 2.722 | 873.772 | 321 | 121 | Vicenza |
Udalerri nagusiak [aldatu]
| Ord. | Udalerria | Biztanleak (2011) |
Azalera (km²) |
Dentsitatea (hab./km²) |
Garaiera (m) |
Probintzia |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1. | Venezia | 270.589 | 414,57 | 653,6 | 1 | VE |
| 2. | Verona | 264.161 | 206,63 | 1.278,6 | 59 | VR |
| 3. | Padova | 214.099 | 92,85 | 2.305,8 | 12 | PD |
| 4. | Vicenza | 115.655 | 80,54 | 1436 | 39 | VI |
| 5. | Treviso | 83.504 | 55,50 | 1.504,6 | 15 | TV |
| 6. | Rovigo | 53.390 | 108,55 | 491,8 | 6 | RO |
| 7. | Chioggia | 50.600 | 185,20 | 273,2 | 2 | VE |
| 8. | Bassano del Grappa | 43.716 | 46,79 | 934,3 | 129 | VI |
| 9. | San Donà di Piave | 41.917 | 78,73 | 532,4 | 3 | VE |
| 10. | Schio | 39.688 | 67,04 | 592 | 200 | VI |
Ekonomia [aldatu]
Laborantza (artoa, garia, garagarra, azukre erremolatxa, mahatsa, fruitu arbolak) eta industria (janari industria, ehungintza, altzairugintza, papergintza, azukre findegiak, ontziolak) dira ekonomiaren oinarriak. Veneziakoa eta Chioggiakoa dira eskualdeko portu nagusiak.
Venetoar ezagunak [aldatu]
- Marco Polo, veneziar esploratzaile eta merkataria.
- Giacomo Casanova, veneziar abenturazalea.
- Carlo Goldoni, XVIII. mendeko veneziar antzerkigilea.
- Giorgione, margolaria.
- Andrea Mantegna, Pizkundeko margolaria.
- Giovanni Bellini, Pizkundeko margolaria.
- Giambattista Tiepolo, XVII. mendeko margolaria.
- Tiziano Vecellio, XVI. mendeko margolaria.
- Canaletto, XVII. mendeko margolaria.
- Andrea Palladio, Pizkundeko arkitektoa.
- Paolo Veronese, veronar margolaria.
- Antonio Vivaldi, musikagilea, biolinjolea eta musika barroko konposatzailea.
- Luciano Benetton, enpresaburua.
- Giovanni Rana, enpresaburua.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/12/04 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Italieraz) Webgune ofiziala
| Italiako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Abruzzo • Aostako Harana • Apulia • Basilicata • Calabria • Campania • Emilia-Romagna • Friuli-Venezia Giulia • Lazio • Liguria • Lombardia • Markak • Molise • Piemonte • Sardinia • Sizilia • Toskana • Trentino-Adige Garaia • Umbria • Veneto |
||