Dáil Éireann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Coat of arms of Ireland.svg Dáil Éireann
Dáil Chamber.jpg
Mota Oireachtas legebiltzarraren behe ganbera
Mahaiburua John O'Donoghue, Fianna Fáil (2007ko ekainaren 14etik aurrera)
Legebiltzarkideak 166
Alderdiak Fianna Fáil
Fine Gael
Alderdi Laborista
Alderdi Berdea
Sinn Féin
Independenteak
Leinsterhouse.jpg
Egoitza Leinster House, Dublin.
Irlandako Errepublika Irlandako Errepublika
www.oireachtas.ie

Dáil Éireann delakoa Irlandako Errepublikaren Oireachtas legebiltzarreko behe ganbera da. Bost urtero bozketa zuzenaren bidez hautatzen da, boto bakar transferigaitza izeneko ordezkaritza proportzionaleko sistema baten bidez (Single Transferable Vote, edo STV). Bere ahalmenak beste herrialdeetako bi ganberako legebiltzar sistemen behe ganberen antzekoak dira. Taoiseach edo gobernu burua izendatu edo aldatzeko gaitasuna du, bai eta legeak onartzekoa ere. 1922tik aurrera Dublingo Leinster Housen biltzartzen dira.

29. Dáila 166 legebiltzarkidez osaturik dago, hauek 21 urtez gainekoak izan behar dutelarik. Biltzarkide bakoitzak Teachta Dála edo TD (diputatu) izendapenaz ezagutzen da.

30. Dáileko Legebiltzarkideak (2007ko Maiatza)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30. Irlandako Hauteskundeak - 2007ko Maiatzaren 24a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Burua Eserlekuak +/- Eserlekuen %koa Lehen bozen onespena Lbo %koa +/-
Fianna Fáil Bertie Ahern 77 -4 46.6 858.565 41,56 +0,1
  Fine Gael Enda Kenny 51 +20 30,9 564.428 27,32 +4,8
  Alderdi Laborista Pat Rabbitte 20 0 12,1 209.175 10,13 –0,7
Alderdi Berdea Trevor Sargent 6 0 3,6 96.936 4,69 +0,9
  Sinn Féin Gerry Adams 4 –1 2,4 143.410 6,94 +0.4
  Demokrata Progresistak Michael McDowell 2 –6 1,2 56.396 2,73 –1,3
  Alderdi Sozialista Joe Higgins 0 –1 0 13.218 0,64 –0.2
  Independienteak - 5 –8 3,0 106.429 5,15 –3,8
  Ceann Comhairle
(Ganberako Burua)
John O'Donoghue
Fianna Fáil
- - - - - -

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]