Bertie Ahern

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pádraig Parthalán Ó hEachtairn (Patrick Bartholemew Bertie Ahern)
Bertie Ahern

1997 – 2008
Aurrekoa John Bruton
Ondorengoa Brian Cowen

Jaiotza
Dublin, Irlanda Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Alderdi Politikoa Fianna Fáil
Lanbidea Ekonomi kontulari aditua

Patrick Bartholemew Ahern (irlanderaz Pádraig Parthalán Ó hEachtairn) (1951ko irailaren 12an jaioa) irlandar ekonomista eta politikaria da. Fianna Fàil alderdi kontserbadorearen ezker hegaleko kidea da. 1997ko ekainaren 26tik 2008ko maiatzaren 7ra arte Irlandako Errepublikako Taoiseacha izan zen, ustelkeria kasu batengatik dimititu zuen eta Brian Cowenek ordezkatu zuen.

1977an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu bere alderdiaren eskutik. 1980ko hamarkadan Dublingo alkate izan zen, 1987-1991 bitartean Lan ministro, eta 1993an Finantza ministro izendatu zuten A. Reynoldsen koalizio gobernuan. Asko hazi zen bere ospea kargu horretan, ekonomia arloan zuen gaitasuna erakusteko aukera izan baitzuen: 1993ko Europako Diru Sistemaren krisia zela-eta hartutako neurriak egokiak eta eraginkorrak izan zirenez, arrakasta handia izan zuen. Baina Ahernen karrera distiratsua bertan behera gelditu zen 1994ko azaroan, koalizioko gobernuak porrot egin baitzuen. Urte berean, bere alderdiaren buruzagi izendatu zuten, eta bera izan da 43 urterekin alderdi horrek inoiz izan duen buruzagi gazteena.

Oposizioan egon ondoren, 1997an hauteskundeak aurreratu zituzten, eta bere alderdia izan zen garaile. 1997ko ekainaren 26an bera izendatu zuten Irlandako Lehen ministro; berriro ere, bera izan zen inoiz kargu hori bete duen pertsonarik gazteena. Negoziaziorako eta elkarrizketarako gaitasun handia zuen. Bere gobernuak abertzaleen eta unionisten arteko hitzarmen politikoan oinarritutako Irlanda bakarraren alde egin zuen, baina erradikalak baztertuz, betiere. Hala ere, 2008an ustelkeria kasu batengatik dimititu zuen eta Brian Cowenek ordezkatu zuen.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko apirilaren 13an Gipuzkoako Foru Aldundian Ostiral Santuko Hitzarmenari buruzko hitzaldia eman zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bertie Ahern



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]