Dante Gabriel Rossetti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Autorretratua, 1847.

Dante Gabriel Rossetti (Londres, Ingalaterra, 1828 - Birchington, Kent, Ingalaterra, 1882) ingeles poeta eta pintorea izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Arrazoi politikoengatik Ingalaterrara erbesteratu zen italiar idazle baten semea zen eta, anaia-arrebek bezala, goi-mailako hezkuntza jaso zuen. 1848. urtean, Royal Academy eskolako zenbait kiderekin, prerrafaelisten elkartea sortu zuen. Lehen pinturetan estilo soila erabili zuen lerro eta kolore garbien erabileraren bidez (1850, Ecce Ancilla Domini). Hainbat erretratutako modelo izan zuen Elizabeth Siddalekin ezkondu zen 1860an baina bi urteren buruan hil zitzaion emaztea, eta gertakari horrek artistaren izaera depresiboa sakondu baino ez zuen egin. Chelsean jarri zen bizitzen 1863an eta Erdi Aroko italiar poeten obren itzulpenei esker izen ona lortu zuen ingeles literaturako munduan. Erdi Aroko kondairetan eta antzinateko idazle ingeles eta italiarren obretan oinarritu zen Poems (1870, Poemak) eta Ballads and Sonnets (1881, Baladak eta sonetoak) poesia-bildumak argitaratzeko.

Dante Gabriel Rossetti olerkari eta margolari britainiarra prerrafaelisten taldearen sortzaileetakoa izan zen. Higikunde horretako artista eraginkorrena izan zen, olerkigintzaren bidez batez ere. Margolaritzari dagokionez, berriz, Rossettik gainerako prerrafaelistek baino teknika askeagoak eta bat-batekoagoak erabili zituen, eta horrela, bere obretan ez da hain zorrotza errealismo analitikoa. Lerro lausoak erabili zituen eta ametsezko giroa nagusitzen da bere obretan, gainerako prerrafaelistenetan ez bezala.

Haren margolaritzan emakumezkoen irudiak dira bereziki azpimarratzekoak. Donna angelicata moduan agertu zuen emakumea koadro batzuetan, adibidez Beata Beatrix (1863, Tate Gallery, Londres), Danteren ametsa (1871; Wallker arte galeria, Liverpool) eta abarretan, eta izaki beldurgarri moduan aurkeztu zituen beste batzuetan (Astarte Syriaca; 1877, Manchesterko hiriko arte-galeria). Ezagunak dira ere, beste bi koadro hauek: Deikundea (1850) eta Morena Vanna (1866). Aipatzekoa da Rossettiren koadroen sentsualitatea, batez ere 1860tik aurrerako koadroetan. Urte hartan ordu arteko prerrafaelismoarekiko nolabaiteko etena bizi izan zuen, eta aurrerantzean obra sentsualagoak eta erromantizismo mistikoarekin lotuagoak egin zituen, Burne Jones eta Morrisek bezala.

[aldatu] Irudi galeria

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Dante Gabriel Rossetti
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak