Datu-diagrama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Datu diagrama datuen irudikapen ikusizko edo bisuala da, datu multzo baten (edo batzuren) ezaugarri nagusiak erakutsi nahi dituena. Zenbakizko datuak eta nolabaiteko egitura koatiboak irudikatzeko erabil daiteke. Datu multzo handiak aztertzeko eta datuei dagozkien aldagaien arteko erlazioak hatzemateko bereziki erabilgarriak dira.

Datu multzo mota zein den, eta datuen azterketaren helburua zein den, halako datu diagrama erabiliko da. Hala nola, aldagai kualitatiboak (sexua, egindako ikasketak, ...) irudikatzeko zutabe diagrama izan daiteke egokiena. Bestaldetik, aldagai kuantitatiboen arteko korrelazioa hatzemateko, puntu hodeia da komenigarriena.

Gomendio orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu diagrama argia izan behar da, bere helburua horixe baita. Horregatik, datuei dagokien diagramarik sinpleena aukeratu da. Testu luzeegia ekidin egingo da, baina datu diagramaren izenburua ezinbestekoa da, datu diagramak erakusten duenaren berri emateko. Datuak ardatz ezberdinetan irudikatu ohi direnez, ardatz bakoitzaren esanahia ere adierazi behar da, etiketa batez. Banako datuak dagokien izenez ere adieraz daitezke, baina ez da gomendatzen, helburua datu multzo osoaren berri ematea izaten baita. Ardatzetan balio ezberdinak kokatzen laguntzen duen sare bat eratzea gomendatzen da, datuak zehaztasunez irakurri nahi ditugunean batik bat. Datu diagraman azaltzen diren aldagaiak anizt direnean, aldagai hauen izena ere aipatu behar da. Bi hitzetan, datu diagrama ulergarria, sinplea eta aldi berean zehatza izatea bilatu behar da.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu diagramak aldagaiak edo elementuak edo banakoak irudikatzeko erabil daitezke. Histograma esaterako, aldagai bat irudikatzeko erabiltzen da; izar diagrama ordea, elementuak irudikatzeko erabiltzen da.

Aldagaiak irudikatu behar badira, datu diagramak aldagai bakarrekoak, aldagai bikoak eta aldagai anitzekoak direla esan daiteke, irudikatzen duten aldagai kopuruaren arabera. Aldagai bakarreko datu diagrametan histograma, sektore diagrama, adar eta orrien diagrama daude besteak beste. Aldagai biko datu diagrametan sakabanatze diagrama aipa daiteke.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagrama hitza grekerazko diagramma (diseinu) hitzetik dator.

Datu diagramen zerrenda bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]