David Rockefeller

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

David Rockefeller, Sr. (New York, 1915eko ekainaren 12a) Estatubatuar finantzaria, John D. Rockefellerren semea. Harvard eta Chicagoko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1946an New Yorkeko Chase National Banken sartu zen, eta hango lehendakariorde izendatu zuten handik hiru urtera. Banku hark 1955ean Bank of Manhattan Companyrekin bat egin eta Chase Manhattan Bank sortu zenean (gerora, 1969an, Chase Manhattan Corporation izena hartu zuen), Rockefellerrek finantza-etxe horretako lehendakariordetza eskuratu zuen. 1961ean, berriz, Chase Manhattango zuzendari izendatu zuten, eta zuzendari orokorra eta lehendakaria izan zen 1969. urteaz gero, 1981. urtean erretiroa hartu zuen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Rockefeller Aldatu lotura Wikidatan