David eta Goliath (Caravaggio)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
David eta Goliath
David and Goliath by Caravaggio.jpg
Caravaggio, 1599
olioa oihal gainean
110 × 91 cm
El Prado museoa

David eta Goliath (italieraz David e Golia) Caravaggiok 1599 inguruan egindako margolana da. Egun Madrilgo El Prado museoan dago. Gai beraren beste bi bertsio egin zituen artistak ondotik. Egun Vienako Kunsthistorisches Museum-ean eta Erromako Galleria Borghese-n daude.

El Pradokoa bere lehenengo etapetan burutu zuen Caravaggiok, artean Francesco Maria del Monte kardinalaren etxean zebilela.

David gaztea irudikatzen du, Goliath erraldoiaren buruari iletik helduta. Argiak Daviden hanka, besoa eta alboa jotzen ditu, baita Goliathen buru gabeko sorbalda eta burua bera ere. Baina gainerako guztia ilunpetan dago. Daviden argia ere ikusgaitza da iluntasuna dela eta. Goliathen kopetan zauri bat dago ikusgai, Davidek botatako harriaren seinale.