Dean Rusk
Wikipedia(e)tik
David Dean Rusk (Cherokeeko konderria, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1909 - Athens, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1994) politikaria izan zen.
Trumanen administrazioan Estatuko idazkariordearen laguntzailea (1949) eta Ekialde Urruneko Arazoetarako idazkariordea izan zen (1950-1951). Rockefeller Fundazioaren lehendakari izendatu zuten ondoren (1952-1960). Estatuko idazkari izendatu zuen John Fitzgerald Kennedyk 1961ean, eta kargu horretan iraun zuen Johnson lehendakariarekin 1968 arte. Robert McNamara politikariarekin batera Estatu Batuek Vietnamen izan zuen esku hartzearen ardura nagusia izan zuen. Georgiako Unibertsitateko irakasle izan zen 1970. urtetik aurrera Nazioarteko Zuzenbideko sailean.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.