Harry S. Truman
| Harry S. Truman | |
|
|
|
|---|---|
| 1945 – 1953 | |
| Presidenteordea | Alben William Barkley |
| Aurrekoa | Franklin Delano Roosevelt |
| Ondorengoa | Dwight D. Eisenhower |
|
|
|
| Jaiotza | 1884ko maiatzaren 8a Lamar, Misuri (AEB) |
| Heriotza | 1972ko abenduaren 26a Kansas City, Misuri (AEB) |
| Alderdi Politikoa | Demokrata |
| Ezkontidea | Elizabeth Virginia Wallace Truman |
| Lanbidea | Abeltzaina |
| Sinadura | |
Harry S. Truman (1884ko maiatzaren 8a - 1972ko abenduaren 26a) Estatu Batuetako politikaria eta hogeita hamahirugarren presidentea izan zen (1945-1953).
Bizitza [aldatu]
Lehen Mundu Gerran kapitaina izan zen Estatu Batuek Europara bidalitako gudarostean. 1920ko lehen urteetan Alderdi Demokratan sartu zen. 1934an, eta 1940an berriro, senatari hautatu zuten. 1944an Roosevelten lehendakariorde hautatu zuten, eta, lehendakaria hil zenean (1945eko apirila), lehendakaritza eskuratu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu zuen, bonba atomikoak Japonian jaurtitzeko ordena eman zuenean (Hiroshima, 1945eko abuztuaren 6a; Nagasaki, 1945eko abuztuaren 9a). Barne-politikan, funtsean, Roosvelten New Deal politikari jarraitu nahi izan zion, baina Kongresuan nagusi ziren errepublikarrak aurka izan zituen horretan. Kanpoaldean Sobietar Batasunarekiko tentsio gero eta handiagoak gerra hotza ekarri zuen. 1947an, Europako mendebaldeko herrialdeentzako laguntza ekonomikoa abiarazi zuen (Marshall plana). 1948an, lehendakari hautatu zuten berriro. 1949an, Trumanen ekimenez, Europa komunismoaren erasoetatik babestea helburu zuen NATO erakundea sortu zen. Ipar Korearen eta Hego Korearen arteko gatazka zela eta (1950), gudarostea bidali zuen hara MacArthur jeneralaren agintaritzapean; hark, ordea, Txinan bonba atomikak jaurtitzea proposatu ziolarik, buruzagitzatik kendu zuen. Eisenhower izan zen hurrengo lehendakaria (1952).
| Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||
|---|---|---|
|
Washington • J Adams • Jefferson • Madison • Monroe • JQ Adams • Jackson • Van Buren • W Harrison • Tyler • Polk • Taylor • Fillmore • Pierce • Buchanan • Lincoln • A Johnson • Grant • Hayes • Garfield • Arthur • Cleveland • B Harrison • Cleveland • McKinley • T Roosevelt • Taft • Wilson • Harding • Coolidge • Hoover • F Roosevelt • Truman • Eisenhower • Kennedy • L Johnson • Nixon • Ford • Carter • Reagan • GHW Bush • Clinton • GW Bush
Egungoa: Barack Obama |
||
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.