Delosko Liga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atenastar inperioa K. a. 450 inguruan

Delosko Liga edo Delosko Konfederakundea atenastar hiritarrek, Egeo itsasoko uharteetako biztanleekin eta Asia Txikiko kostaldeko greziarrekin egin zuten erakunde bat da, Antzinako Greziako hiri-estatuak (200dik gora izan zirenak). Bere egoitza Delos uhartean zegoen.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde hau, itsas konfederakuntza bat izan zen, hasiera batean, Aristides atenastar estadistak sortu eta kontrolatua (estatutuak idatzi eta abian jarri zuena), K. a. 477an, Mediar Gerrak amaitu ondoren, persiarren balizko eraso gehiagotatik babesteko asmoz. Espartak nagusitasuna galdu izanaren ondorio ere izan zen, ordutik aurrera Atenasek Espartaren lekukoa hartu zuelarik espedizioak antolatzerako orduan.

Konfederatuek, soldaduak, ontziak eta dirua eman behar zituzten derrigorrez gerra kanpainetarako. Bere aldetik, Atenas hiriak, kanpaina horiek antolatu eta zuzendu eta gainontzeko hiriak persiarrek inbaditu eta hartzea eragozteko konpromezua hartzen zuen. Erabaki garrantzitsuak, hiri konfederatu bakoitzeko ordezkari bat zegoen kontseiluko biltzar batean hartzen ziren. Ordezkari honek, hitz egiteko eskubidea zuen.

Konfederakuntzaren ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konfederakuntzaren indar militarrek, Egeo itsasoa eta bere kostaldeak konkistatu zituzten Zimon atenastarraren agindupean. Persiar ontziteriari aurre egin eta garaitu egin zuten, eta ondoren kolonizatu zituzten lurralde asko konkistatu zituzten, itsasoz, Itsaso Beltz edo Ponto Euxinorako ibilbide seguruak irekitzeaz gain.

Persiarren aurka garaipen hauek lortu ondoren, Zimonek, Egiptora hedatzea pentsatu zuen, hemen ere persiar inbasio bat jasaten ari zirelarik. Baina konfederatuek ez zuten begi onez ikusi eurei, altxorraren zati handi bat kostako zitzaien eta abantailak Atenasentzako bakarrik izango zituen espedizio militar hau. Espedizioa zein persiarren aurkako kanpainak Egipton, porrot itzela izan ziren, eta, azkenik, Atenasek, bakea negoziatu behar izan zuen. Negoziatzailea, Kalias atenastar estadista izan zen, eta honako hau adostu zen: persiarrek aske utzi behar zituzten Egeo itsasoa eta Asia Txikiko kostaldeak, eta, trukean, Atenasek, Egipton eta Zipren politikoki parte hartzeari uko egin behar zion (Kaliasen bakea). Honela amaitu zen greziar eta persiarren arteko gerra.

Atenasen nagusitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaera guzti hauen ondoren, Atenasek, Perikles aukeratu zuen buruzagi berri bezala. Periklesek, bere agintaldia, konkista politika bati amaiera emanez hasi zuen. Atenas, Greziako lehen hiri eta garrantzitsuena bihurtu zuen, eta Delosko Ligako gainerako hirien gaineko erabateko nagusitasuna lortu zuen, hiri aliatuak izatetik, mendeko hiriak izatera pasa zirelarik. Atenasen mende zegoen inperio baten hasiera zen, armada, ontziteria eta diplomazia zuzentzen zituena zena, eta, gainera, hirietan, bere erregimen politiko propioa ezarri nahi izan zuena. K. a. 454an, Konfederakuntzaren altxorra Atenasera eramanarazi zen. Gertaera guzti hauek, beharrezko zergen gorakadarekin batera, Konfederakuntzako hiriak matxinatzea eragin zuen, baita Atenasen etsai sentitzea ere, gainera, bere txanpona, bere pisu sistema eta baita gobernu forma ere ezarri zizkiena.

Konfederakuntzaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala eta guztiz ere, Atenasen mende egoten jarraitu zuten, Espartak, K. a. 404an garaitu zuen arte, Peloponesoko Gerran. Une honetatik aurrera, Konfederakuntza desagertu egin zen K. a. 377 arte. Urte honetan, berriz eratu zen, kasu honetan Espartaren boteretik babesteko. Hala ere, Atenas, jada ez zen bere autoritatea ezartzeko gai. Konfederakuntza, behin betiko desagertu zen K. a. 338an, Filipo II.a Mazedoniakoak, atenastarrak Keroneako guduan garaitu zituenean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Historia Universal Oriente y Grecia de Ch. Seignobos. Editorial Daniel Jorro, Madrid 1930
  • Egypte Orient Grèce. Autor Maurice Meleau. Editorial Bordas 1963
  • Quién es quién en la Antigua Grecia. John Hazel. Editorial Acento, 2002. ISBN 84-483-0655-4