Demetrios Falerokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Demetrios Falerokoa (FaleroAtenastik 8 km-ra—, Antzinako Grezia, K. a. 350 inguru - Goi Egipto, K. a. 280 inguru) estatu-gizona eta hizlaria izan zen. Teofrastoren ikasle eta adiskidea. Atenasko gobernaria K. a. 317-307 bitartean, Kassandrosek agindurik. Aginte zuhurra eta berrizalea eraman zuen aurrera. Egiptora erbesteratu behar izan zuen, Ptolomeo Soterren gortera, Demetrios I.a Poliorzetes Hiri-konkistatzaileak Atenas menderatu zuenean. Demetrios Falerokoak Alexandriako liburutegia osatzeko aholkua eman zion Ptolomeo Soter egiptoar erregeari. Bere idazlanetan gai ugari ukitu bazituen ere, Atenasko gobernuaren gorabeheren berri eman zuen batez ere. Oso hizlari iaioa izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Demetrios Falerokoa Aldatu lotura Wikidatan