Diccionario vasco-castellano (Plazido Muxika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diccionario vasco-castellano (Plazido Muxika)
Jatorria
Sortzailea(k)Plazido Muxika
Egilea(k)Plazido Muxika
Argitaratze-data1981
IzenburuaDiccionario vasco-castellano
Ekoizpen lekuaBilbo
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta gaztelania

Diccionario vasco-castellano Plazido Muxikak 1981ean bi liburukitan argitaratu zuen hiztegia da, euskarazko hitz bakoitzak gaztelaniaz dituen ordainak ematen dira bertan. Plazidoren bigarren lan mardula izan zen, euskarari eginiko ekarpen itzela,.

Lehenago 1929 eta 1965 urteen artean (36 urteko lana) alderantzizko norabidean sortu zuen bere lehen hiztegia (Diccionario vasco-castellano). Guztira lehen hiztegiak 1.897 orrialde trinko zituen eta urte askoan erreferentzia nagusi izan da euskalgintzan aritu diren guztientzat.[1] Gutxienez 17.000 ale saldu ziren.[2][3]

Geroago, 1965ean hasita, Plazidok berak lehen hiztegi horri buelta eman eta Diccionario vasco-castellano hau argitaratu zuen 1981ean, bi liburukitan.[4]

Plazido Muxikaren hiztegi bat Lasarte-Oriako liburutegian

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hiztegietan Plazido Muxikak Azkueren Diccionario vasco-español-francés hiztegia izan zuen iturri nagusi. Neurri txikiagoan, beste iturri batzuk ere erabili zituen:[4]

Geroagoko hiztegi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara batuaren lehen hiztegi handiak 1977an hasi ziren plazaratzen. Xabier Kintanaren ekarpena oso nabaria izan zen. 1970ean, Gabriel Arestirekin batasunerako oinarrizko hitzak biltzen zituen Batasunaren kutxa izeneko argitalpenean. Gero, oso ezagun eta erabiliak izan ziren hiztegiak atera zituen hurrengo urteetan, gero eta osatuagoak izan ziren, Kintanak berak bakarrik paratuta edo elkarlanean:

  • Euskal hiztegi modernoa (1977)
  • Hiztegia 80 (1980),
  • Hiztegia bi mila (1984),
  • Elhuyar hiztegia (1996)

Beste hiztegi batzuk ere sortu ziren 1980ko hamarkadatik aurrera, esaterako, Adorez hiztegi-sorta plazaratu zuen Bostak bat taldeak, horien artean hauek zeudela:

  • Sinonimoen hiztegia (1983)
  • Euskarazko hiztegia (1986-1990).
  • Eskola hiztegia (1991).
  • Europa hiztegia (1993).
  • 3000 hiztegia (1996).
  • Euskal Aditza (hiztegieran antolatua) (2006).
  • Hiztegi 5000 (2006, Internet-zerbitzua)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Muxika, Plazido. (1965). Diccionario castellano-vasco. Mensajero ISBN 84-271-1269-6. PMC 919811437. (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
  2. Aita Plazido Muxika (1906-1982) Patxi Altuna. Euskaltzaindia
  3. Xabier ETXANIZ ERLE: «Plácido Múgica Berrondo», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. a b Plazido Muxika: Diccionario vasco-castellano, Mensajero, Bilbo, 1981. Hitzaurrean aipatzen ditu hiztegi horretan eta 1965ekoan erabili zituen iturriak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]