Die Linke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Die Linke

Ezkerra
Buruzagia Lothar Bisky
Sorrera 2007ko ekainak 16
Egoitza nagusia Berlin, Alemania
Ideologia politikoa Sozialismo demokratikoa, ekologismoa, ezkerra
Nazioarteko afiliazioa Europako Ezkerreko Alderdia
www.die-linke.de

Die Linke (Ezkerra, alemanez) 2007ko ekainaren 16an Linkspartei.PDSk eta WASGek sortutako Alemaniako alderdi politikoa da.

Alderdiko presidenteak Lothar Bisky (Linkspartei.PDSko buruzagi historikoa) eta Oskar Lafontaine (Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako presidente ohia) dira. Die Linke Bundestagean ordezkaritza duten gainontzeko alderdien eskerretara kokatzen da politikoki, bere ideologiari sozialismo demokratikoa deituz. 2007ko ekainean 70.000 bat kide zituen, zeinetatik 60.000 inguru Linkspartei.PDSetik zetozen, 9.000 WASGetik, eta beste 1.500 bategitea eta gero bildu ziren alderdira.

Die Linkek emaitzarik hoberenak Alemaniako ekialdean lortzen ditu, bertako eskuladeetako parlamentu guztietan ordezkaritza erdietsiz. Mendebaldean, berriz, Bremen, Hessen, Saxonia Beherea eta Hanburgon du ordezkaritza.

Europa mailan, Die Linke Europako Ezker Batuko kide da.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak