Oskar Lafontaine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oskar Lafontaine (Saarlouis, Sarre, 1943) alemaniar politikaria da. Zuzenbidea eta ekonomia ikasi zituen Saarlandeko eta Bonneko unibertsitateetan. Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen eta hainbat kargu politiko izan zituen Sarre estatu federalean, bere alderdiak 1995eko hauteskundeak irabazi ondoren estatu hartako lehendakaritzara iritsi zen arte. Berrikuntza sozioekonomikoak eta aldaketa burokratikoak bultzatu zituen Lafontaineren politikak, eta horrek asko lagundu zion 1989ko alderdiko batzarrean idazkaritza nagusia lortzeko eta Alemaniako gobernu-buruzagitzarako hautagai izateko. Alderdi sozialdemokratak, ordea, galdu egin zituen 1990eko hauteskundeak, eta hurrengo urtetik aurrera Sarre estatu federaleko politikagintzan murgildu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Oskar Lafontaine